A | A | A | O | O | L | I |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |
Besterik
CSCM Sansomendi, Avda. Los Huetos - 22
17:30
Garapen Jasangarrirako Helburuei buruz hausnartu eta ikasteko asmoz, eta gure ingurune hurbilean (etxea, lana, auzoa, hiria eta abar) erein eta erne ditzakegun ekintzak praktikan jartzeko helburuarekin, elkarrekin erlazionaturiko GJHak lantzeko elkartuko gara, eta aldi berean, topaketa bakoitzean egun garrantzitsu bat ospatuko dugu.
3 saioetan garapen jasangarrirako 16. helburua (bakea, justizia eta erakunde sendoak) eta 17.a (helburuak lortzeko aliantzak), eta aniztasuna landuko ditugu zeharkako ardatz gisa.
Eman izena adinekoentzako zentro soziokulturaletan edo 945 161449 zenbakian.
Egibideko "Analisiko eta Kalitate Kontroleko Laborategia" zein "Ingurumen Hezkuntza eta Kontrola" LHko heziketa-zikloetako ingurumen-monitoreak arituko dira dinamizatzaile lanetan lantegietan, eta Aztarna lan-metodologia erabiliko da.
Ondoren, eta taldeak nahiko balu, txango bat egingo dugu Eraztun Berdean zehar lantegiei amaiera emateko ekainaren 3an, eta, bide batez, Ingurumenaren Mundu Eguna ospatuko dugu.