elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Gasteizko Guraso Eskolen 25. topaketa: Carolina del Olmo: "La experiencia del cuidado: un aprendizaje moral"

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Ordutegia

17:00 – 19:00

Gasteizko Guraso Eskolen topaketa hiritar guztiei zuzendutak topaketa da, Hezkuntza Zerbitzuak sustatuta, Guraso Eskolen batzorde batekin batera.

 

Oso indibidualista den gizarte batean bizi gara, eta badirudi dena pertsona heldu eta autonomo baten neurrira eraikita dagoela. Testuinguru horretan, haurtxo bat izateak dena alda dezake. Baina ez da ordutegien, intendentziaren, kontziliazioaren eta bestelakoen nahaspila bat bakarrik: zaintzaren esperientziak erabat kontaktuan jartzen gaitu gizakiak garen aldetik dugun ahultasun ikaragarriarekin eta elkarrekiko mendekotasunaren eta elkarrekiko laguntzaren beharrezko izaerarekin.

Amatasunak, aitatasunak, talaia bikain bat bezala funtziona dezake, munduan gaizki dagoena ikusteko, eta, agian, baita zoru sendo bezala ere, bertatik gu babesteko leku hobe bat eraikitzen hasteko. Bestalde, haurtxo bat izateak dakarren gorputz-esperientziak filosofiak eta soziologiak luzaroan arreta handiz saihesten ahalegindu diren zenbait gairen (gorputza, biologia, natura) parean jartzen gaitu. Gizarte-egiturak eta moralak zeharkatzen duten eremu konplexu honetan, funtsezko galdera ugari planteatzen dira hazkuntzan eragina duen guztia ulertzeko

Guraso Eskolen 25. Topaketaren liburuxka

Por Elkarteen Ataria el 2021-03-03
Lizentzia Kontaktua