elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Festiclown Palestina

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Ordutegia

18:00

Hainbat herrialdetako arte eszenikoetan, zirkuetan eta clownetan aritzen diren artistek ametsak partekatzen dituzte "Pallasos en Rebeldia" izeneko proiektuan; barrearen eta artearen bidez adierazten den espazioa nazioarteko elkartasunerako eta herrien arteko anaitasunerako.

Kolektibo honen kideek bertatik bertara kontatuko dizkigute euren Festiclown ibiltariarekin azken urteetan auzo palestinarretan izandako bizipenak. Palestinako populazio zigortuaren belaunaldi berriei itxaropena eta ilusioa banatzen saiatzen diren zirku-ikuskizunak. Oraingoan, luxuzko pailazo baten irribarrea gehituko zaio espedizioari, Pepe Viyuela komikoarena; bere ikuskizunak Palestina. Agora artistikoa

proiektuaren jarduera paraleloen zikloa itxiko du.

 

Tokia eta gonbidapenak

Urtarrilaren 17an, 18:00etan, Montehermoso Kulturunean

Aretora sartzeko ateak 17: 45ean irekiko dira.

Ekitaldira sartzeko gonbidapena eduki beharko da.

  • Montehermoson bertan jasoko dira, 10:00etatik 20:00etara, urtarrilaren 7tik aurrera.
  • Gonbidapenak ez dira erreserbatuko telefonoz edo posta elektronikoz.
  • Pertsona bakoitzak gehienez 2 gonbidapen jaso ahal izango ditu.
  • Izena eta telefono-zenbaki bat eskatuko dira.
Por Elkarteen Ataria el 2021-01-08
Lizentzia Kontaktua