Ikastaroak, Tailerrak
18:00
Hainbat herrialdetako arte eszenikoetan, zirkuetan eta clownetan aritzen diren artistek ametsak partekatzen dituzte "Pallasos en Rebeldia" izeneko proiektuan; barrearen eta artearen bidez adierazten den espazioa nazioarteko elkartasunerako eta herrien arteko anaitasunerako.
Kolektibo honen kideek bertatik bertara kontatuko dizkigute euren Festiclown ibiltariarekin azken urteetan auzo palestinarretan izandako bizipenak. Palestinako populazio zigortuaren belaunaldi berriei itxaropena eta ilusioa banatzen saiatzen diren zirku-ikuskizunak. Oraingoan, luxuzko pailazo baten irribarrea gehituko zaio espedizioari, Pepe Viyuela komikoarena; bere ikuskizunak Palestina. Agora artistikoa
proiektuaren jarduera paraleloen zikloa itxiko du.
Urtarrilaren 17an, 18:00etan, Montehermoso Kulturunean
Aretora sartzeko ateak 17: 45ean irekiko dira.
Ekitaldira sartzeko gonbidapena eduki beharko da.