elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Ikastaroa: Begirada ekofeministak: lurrarekin eta pertsonen artean bakeak egitea (gazteleraz)

Jarduera

Besterik

Ordutegia

10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara

Gerra-une batean gaude bizitzarekin. Ekonomia, politika eta kultura hegemonikoak giza bizitza ahalbidetzen duten oinarri materialen aurka garatzen dira. Degradazio laster hori, gainera, desparekotasunak sakontzen ari da menderakuntza-ardatz guztietan (klasea, generoa, adina, etnia, jatorria edo espeziea).

Ekofeminismoek bide ematen dute espezie gisa zer garen ulertzeko, geure burua ekodependente eta interdependentetzat ikusteko, amankomuneko bizitza antolatzeko erak berriztatu ahal izateko, bizitza duinak bizitzeko aukera lehentasuntzat harturik.

Ikastaro honek aurre egiten diogun krisiaren izaera eta haren egiturazko arrazoiak ulertzen lagunduko du, eta bizitzaren jasangarritasuna ekarriko duten irteerak, praktikak eta utopien diseinua izango ditu ardatz.

Noiz? Abenduak 12, larunbata, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara

Non? Simone de Beauvoir elkarteen etxea (Vitoria-Gasteiz)

Prezioa? 10 € (SETEMeko kideak dohainik)

Izen-ematea? Formularioa https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSczxUcc3bLcpa6etHq6THWO2IlUu0LikNLvlI3JHrk22YpwGA/viewform

 

Info gehiago: https://factoriadevalores.eus/eu/programa/#1593428222564-687c6e5d-f3af16007611351461600762273142

 

Por SETEM Hego Haizea el 2020-11-24
Lizentzia Kontaktua