elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Mundu bat, mehatxu bat, erronka bat

Jarduera

Kirola

Gaur egun bizi dugun garai hau Historiako orrialdeetan idatzita geratuko da. Lagundu ezazu orrialde horiek idazten, zure bizipenak, gogoetak eta proposamenak sare sozialetan partekatuz #ElkartasunaDaErantzuna traolarekin.

Munduko edozein bazterretako pertsonen bizipenen, hausnarketen eta proposamenen testigantzak eman nahi ditugu ezagutzera. Egunero erabiltzen ditugun maskaren atzean ezkutatzen diren kezkak, irtenbideak, ideiak, ekimenak, testigantza positiboak, bizipenak, elkartasun kontaketak...; ISTORIO PERTSONALAK, hain zuzen ere.

Sare sozialetan zure istorioa kontatu 30 segundoko bideotxoan, argazki baten bidez, 280 hizkidun testu batekin, edo nahieran.

Zuk erabakitzen duzu nola nahi duzun gogoratzea bizi dugun egoera, baita nola irtengo garen egoeran honetatik ere, pandemia global honetan inor ez geratu gabe atzean.

Ondoko estekan gaiak proposatzen dizkizugu zure testigantza kontatzeko, baina baten bat falta bada... grabatu, idatzi edota argazkia atera! Sare sozialetan adierazi zure maskararen atzean dagoen istorioa!

Por Euskadiko GGKE-en Koordinakundea el 2020-07-20
Lizentzia Kontaktua