elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Gasteizen begirada berria Coronavirusaren ondoren

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Ordutegia

17:30 -19:30

Bizi dugun egoera ezohikoak, gogorra eta ziurtasunez betea, pertsona askoren elkartasuna eta gizarte gisa dugun interdependentzia erakutsi digu. Lineako topaketa honetan gure hiriari buruz eta herritar gisa aurrean ditugun erronkei buruz hausnartuko dugu. Pertsonak eta planeta benetan erdigunean jarriko dituen eredu batera igarotzeko trantsizioari buruz hitz egingo dugu. Nolakoa izan behar du mugikortasunak, gizarte-arretak, espazio publikoak, tokiko kontsumoak, lanak, aisialdiak? Panorama berri horrek bizitza ikusteko eta bizitzeko dugun modua aldatuko du?

Hizlariak:

Leire Zugazua - Gasteizko sindikoa. Zuzenbidean lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean, eta Teknologia Berrien Zuzenbideko graduondoko titulua Madrilgo San Pablo CEU Unibertsitatean. Lan Harremanak eta Gizarte Segurantza masterra Madrilgo Prestakuntza eta Enplegu Institutuan.

Jesús Prieto - Antropologia Sozial eta Kulturalean doktorea. Gasteizko Berritzeguneko aholkularia (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza). Deustuko Unibertsitateko irakasle laguntzailea.

Sofia Marroquín - Euskadiko GGKEen Koordinakundeko presidentea.

Eva Silván – Politologoa, nazioarteko krisi-testuinguruetan lan egin du, eta Save the Children Euskadi martxan jartzea bultzatu zuen. Bere azken proiektu profesionala Silván & Miracle aholkularitza da, non erakunde, enpresa eta administrazioentzako eragin politiko, mediatiko eta sozialeko estrategiak diseinatzen dituzten.

Sarrera dohainik aldez aurretik izena emanda.

Por Herritartasunerako eskola Irekia - HEI el 2020-04-30
Lizentzia Kontaktua