elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Solasaldia: U30 Greba Orokorra Mugimendu Sozialekin

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Non

Herran kalea 25

Ordutegia

19:00

Egoera prekarizatuan daudenen lan-eskubide, sozial eta ekonomikoek jasandako murrizketen aurrean, hala nola, pertsonak eta bizitzaren sostengua alderatzen duen eta kapitala egitura sozial eta ekonomikoaren erdigunean jartzen duen gizarte ereduari aurre egiteko Alternatibatik U-30 Greba Orokorrekin bat egitera deitzen dugu.

Ildo honetan, eta greba egiteko arrazoiei sakonki heldu nahian, datorren urtarrilaren 28an arratsaldeko 19.00etatik aurrera Alternatibaren egoitzan (Herran kalea 25) solasaldia ospatuko dugu. Bertan, mugimendu sozial desberdinekin topatu eta iritziak eta ikuspuntuak partekatzeko aukera izango dugu. Aldi berean, mugimendu sozialaren beharrak eta ardura politikoa aurrez aurre jartzeko ahalegin batean hainbat ordezkari politikoen partehartzea ere izango dugu bertan.

 

Mugimendu sozialen ondorengo ordezkariak egongo dira gurekin:

- Arabako Pentsionistak, MAITE ELIZONDO
- Disidentzia sexu-generikoaren aldeko mugimendua, SEJO CARRASCOSA
- Sindikalismoa. Mujeres trabajadoras de residencias, ENRY ARRIZABALAGA
- Representante del Movimiento feminista.
- Representante de Gazte Prekarioen Sarea.

 

Alternatibako ordezkari politikoek publikotik parte hartuko dute. Han izango dira Claudia Venceslado (EH Bilduren batzarkidea), Monika Plazaola (EH Bilduren feminismo arduraduna) eta Josu Estarrona (EH Bilduren legebiltzarkidea), mugimendu sozialaren beharrei erantzuna ematen saiatzeko.

Por Elkarteen Ataria el 2020-01-23
Lizentzia Kontaktua