Besterik
16:30-20:30 (ostirala, hilak 13) eta 10:00-14:00 (larunbata, hilak 14)
10€
Gerra-une batean gaude bizitzarekin. Ekonomia, politika eta kultura hegemonikoak giza bizitza ahalbidetzen duten oinarri materialen aurka garatzen dira. Degradazio laster hori, gainera, desparekotasunak sakontzen ari da menderakuntza-ardatz guztietan (klasea, generoa, adina, etnia, jatorria edo espeziea).
Ekofeminismoek bide ematen dute espezie gisa zer garen ulertzeko, geure burua ekodependente eta interdependentetzat ikusteko, amankomuneko bizitza antolatzeko erak berriztatu ahal izateko, bizitza duinak bizitzeko aukera lehentasuntzat harturik.
Noiz? Abenduak 13 eta 14, ostirala 16:30etik 20:30era eta larunbata, 10:00etatik 14:00etara
Non? Simone de Beauvoir elkarteen etxea (Vitoria-Gasteiz)
Prezioa? 10 € (SETEMeko kideak dohainik)
Prestakuntza-emailea:
Yayo Herrero antropologoa, hezitzaile soziala eta nekazaritzako ingeniari teknikoa; IAD hezkuntza zientzietan. FUHEMko zuzendari nagusia izan zen 2012tik 2018ra, eta egun haren patronatuko kidea da; Madrilgo Complutense Unibertsitatea Fundazio Orokorraren CCEIMko koordinatzailea izan zen 2008tik 2011ra bitartean; Garúa S. Coop. Mad. kooperatibako bazkide langilea da; Ingurumen Hezkuntzako eta Garapen Jasangarriko Unesco Katedrako irakasle-laguntzailea da (UNED); ekologia sozialaren, feminismoaren eta gizarte-zientzien inguruko hogei libururen baino gehiagoren egilekidea, bai eta artikulu ugarirena ere; Hegoako edizio-batzordeko kidea. Ekologistak Martxan-eko koordinatzaile konfederala izan zen 2005etik 2014ra bitartean.