elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Lantegia: Gorputza-lurraldea mapatzen

Jarduera

Besterik

Ordutegia

17:00-20:30

Prezioa

Abonoarekin 3,29 € / Abonorik gabe 5,39 €

Lantegi honetan mapaketa kolektibo bat egingo dugu, lurraldeen aurka eta bertan bizi diren gorputzen aurka aurrera eramaten diren indarkerien arteko loturak, bai eta espazio horietatik sortzen diren erresistentziak ere, gogoetagai hartzeko. Gogoeta praktiko horiek eraikiko ditugu, Hegoaldeko feminismoetatik, kartografia feministatik, herri-hezkuntzatik eta ekologia politiko feministatik sortutako metodologiak eta esperientziak aitortuz.

Jarduera hau Vitoria-Gasteizko Jabekuntza Feministarako Eskolarekin batera antolatzen da.

Gizarte-taldeetan antolatuta dauden emakumeei* zuzenduta.

Noiz? Azaroak 12, osteguna, 17:00etatik 20:30era
Non? Etxanobe Jauregia (Santa María 10, Vitoria-Gasteiz)
Prezioa? Abonoarekin 3,29 € / Abonorik gabe 5,39 €
Izen-ematea? 010 / gizarte-etxeak eta kirol-instalazioak / www.vitoria-gasteiz.org/igualdad

Prestakuntza-emailea: Miradas Críticas del Territorio desde el Feminismo kolektiboa

Miriam García Torres, ekologista eta feminista, Miradas Críticas del Territorio desde el Feminismo kolektiboko («lurraldearen gaineko begirada kritikoak feminismotik») kidea da. Gizarte- eta ingurumen-azterlanetan eta ekologia politiko feministan espezializaturik dago. Zenbait urtez Latinoamerikan bizi izan da, eta han, erauzketa-proiektuen aurka, komunitate eta emakume indigenen lurralde-defentsarako erresistentzia prozesuetan lagun egin du eta haietatik ikasi du.

Alicia Migliaro feminista da eta Montevideon bizi da. Miradas Críticas del Territorio desde el Feminismo kolektiboko kidea da, baita Minervas izeneko talde feministakoa ere. Psikologia sozialan graduondoa egin du eta doktoretza egiten ari da Uruguaiko Agroekologia Sarearen barruan emakumeak subjektu politiko gisa nola antolatzen ari direnaren inguruan. Horrez gain, landa-eremuko soldatapeko langileen esparruan egiten du lan, hain zuzen, sindikatuak osatzeko dituzten aukeren inguruan eta landa-eremuan klase eta genero desberdintasunak nola osatzen direnaren inguruan.

Por SETEM Hego Haizea el 2019-12-03
Lizentzia Kontaktua