elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Bakearen kulturan oinarritutako bizikidetza eraikitzea

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Ordutegia

19:00

Gasteiz hiri solidario eta sozialki konprometitua da, gasteiztarrek egunero erakusten dute elkarrekin bizitzeko, harrera egiteko eta dutena konpartitzeko gogoa. Eta holako eta halako arazo eta auziei egiten diete aurre, balio nahiko kontsentsuatuak baliatuta.

Udalak, herritarrekin bat, argi eta garbi egiten du aniztasunean elkarbizitzaren alde, bai eta ahalegin, metodologia eta baliabideak biltzeari ere, asmo horrekin. Ahalegin guzti horren adibide, 2018ko urtarrilean Gasteizko Bizikidetza eta Aniztasun Plana onetsi zen.

 

Planean ezartzen zen Bizikidetza Behatokia abiarazi beharra, autoanalisi-mekanismoak ezarri beharrari erantzuteko, horien bidez bizikidetzaren hiriko egoeraz ikasteko eta bizikidetza hori kaltetzen duten egoeren aurrean zerbait egin ahal izateko.

Ekitaldi honetan aniztasuneko bizikidetzaren marko teorikoa eta baita berriki lanean hasi den Bizikidetza Behatokia bera ere aurkeztuko dira.

Zeinu-hizkuntzako interpretea edo zaintza zerbitzua behar izanez gero, gutxienez hiru eguneko aurrerapenarekin eskatu beharko duzu posta elektroniko bitartez: bizikidetza.convivencia@vitoria-gasteiz.org.

Por Elkarteen Ataria el 2019-11-28
Lizentzia Kontaktua