elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29

Agenda listado de talleres, actividades, etc

UNESCO Etxeak martxan jarri du minutu bateko Ikus-entzunezko lehiaketaren X. edizioa

Jarduera

Kirola

2019an, 10. edizioan, lehiaketak “Eman minutu 1 DUINTASUNAren alde” izena hartzen du.

"Eman minutu 1 DUINTASUNAREN alde” ikus-entzunezko piezen lehiaketaren bidez, giza duintasunerako eskubide unibertsalari buruzko kontzientzia zabaldu nahi da, gizakioi berezkoa zaigun balioa baita. Balio horrek berekin dakar aitortzea pertsona guztiok garela berdinak eskubide eta betebeharretan, eta, beraz, guztiok izan behar dugula osoki aintzat hartuak eta errespetatuak gizartean, inolako bereizketarik egin gabe arraza, genero, jatorri, adin, gizarte-klase edo sexu-orientazioagatik.

Autonomia, askatasuna eta erantzukizuna dira gure giza duintasunari eusten dioten balio besterenezinak, eta horregatik, duintasuna ezin da eskualdatu, saldu edota negoziatu; gure baliorik intimoena da, bai eta gure ondarerik jatorrizkoena ere, gaur egungo eta etorkizuneko belaunaldientzat.

Aurkeztutako piezek Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaleko 25. artikulua izango dute oinarri:

“Pertsona orok du bizimodu egokia izateko eskubidea, bai berari eta bai bere familiari osasuna eta ongi izatea bermatuko diena, eta batez ere janaria, jantziak, bizitokia, medikusorospena eta gizarte-zerbitzuak; eta baita lanik eza, gaixotasuna, elbarritasuna, alarguntasuna, zahartzaroa edo bizibidea nahi gabe galtzeko beste kasuren bat gertatzen denerako asegurua izateko eskubidea ere”.

Lanak edozein hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira eta gehienez ere minutu bateko iraupena izango dute, kreditu-tituluak kontuan hartu gabe. Pertsona bakoitzak nahi beste ikus-entzunezko lan aurkeztu ahal izango ditu.

Lanak filmatzeko telefono mugikorra, Iphonea, PDA, Webcamak, argazki-kamera edo bideo-kamera digitala erabili ahal izango dira, baina lanak aurrez adierazitako bost formatuetako batean (mov, avi, flv, mpeg eta mp4) eta ahalik eta bereizmen handienean aurkeztu beharko dira.

2020ko urtarrilaren 31ean bukatuko da izena emateko eta lanak bidaltzeko epea.

Lehiaketa amaitu arte, gizarte-sareetan eguneratuko da informazio guztian: Facebook, Twitter eta Instagram. Lanak gure You Tube kanalan ikusi ahal izango dira.

Oinarriei, izen emateari edota lehiaketaren aurreko edizioei buruzko informazioa lehiaketaren web orrian eskuragarri egongo da: www.dame1minutode.org

Por UN Etxea – UNESCO Sustatzeko Euskal Herriko Elkartea el 2019-10-01
Lizentzia Kontaktua