elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Euskadiko irakurketa Errezeko kluben III.topaketa

Jarduera

Besterik

Ordutegia

9.30tik – 14.30ra

Vitoria-Gasteizen ospatuko da eta helburua da hurrengoak biltzea: irakurketa errazean eta bere garapenean interesa duten profesionalak, kluben parte hartzaileak eta publiko orokorra. Topaketa honek balioko digu hausnartzeko, esperientzia partekatzeko eta espazio berriei, taldeei eta materialei buruzko aukera berriak bilatzeko.

2012ko bukaeran Euskadira iritsi zenetik, Irakurketa Errazak gure lurraldean ibilbide eta sustraitze garrantzitsua izaten jarraitzen du. Euskal Autonomi Erkidegoa, irakurketa demokrazian oinarritzen den kontzeptu honen garapen zabalena duen estatuko bigarren erkidegoa da eta erreferente bat bihurtu da dagoeneko. Hau guztia, arlo sozialetik egondako inplikazioari (65 erakunde baino gehiago parte dira IE Euskadi sarearen bultzadan) eta instituzionalei esker, bereziki liburuzainengandik.

IE irakurketa bultzatzeko tresna den
heinean, gero eta Irakurketa Errazeko klub gehiago daude egunero. Gainera, irakurtzeko
zailtasunak dituztenei irakurketa inguratzeko tresnarik garrantzitsuenetako bat
bezala finkatu da. 2017an, Donostian II. Topaketa ospatu genuenean. Orduan, aktiboan
ia 140 klubekin kontatzen genuen. Bi urte geroago, talde kopuruak hazten
jarraitzen du, bai gaztelaniaz, bai euskaraz.

Vitoria-Gasteizen topaketa berri honek bildu
nahi ditu gaiari buruz interesa duten profesionalak, klubeko parte hartzaileak
eta publiko orokorra: hausnartzeko, esperientziak eta praktika onak
partekatzeko eta etapa berri hau aztertzeko. Oraingo honetan, atentzioa jarriko
dugu Euskadin IE ezartzeko bide berriak, bai espazio berrietan (kartzelak,
ospitaleak, landa eremuak), baita IE material berrietan ere (argitaletxeen,
liburu-saltzaileen edo itzulpenaren ikuspuntutik).

EGITARAUA IKUSI

– Urriaren 7ra arte.
– Toki mugatuak (edukiera bete arte).
– Irisgarritasun fisikorako beharrak dituzuen pertsonek, adierazi ezazue izena ematerakoan mesedez.

IZENA EMAN

Por Elkarteen Ataria el 2019-09-11
Lizentzia Kontaktua