elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Izen ematea. On-line ikastaroa: Giza Eskubideen eta emakumeentzako berdintasunaren labirintoa Afrikan - 2. edizioa

Jarduera

Besterik

Non

Curso Online

Ordutegia

Uztailak 15 – Irailak 15

Nazioarteko Elkartasunak GGKEak online-ikastaro honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituzte: Giza Eskubideen eta emakumeentzako berdintasunaren labirintoa Afrikan - 2. edizioa. Prestakuntzaren xedea da hausnarketa kritikoa eragitea eta Afrikako emakumeen egoera ezagutzera ematera, bai eta Giza Eskubideak eta genero-berdintasuna ere; horretarako, aipatu kontinenteko ekonomiari, historiari, eta sexu- eta ugalketa-eskubideei erreparatuko zaie.

Online-prestakuntzako ikastaro hau, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatua, bost modulu hauek osatuta dago: 

  • I. modulua – Giza Eskubideak printzipio moral eta balorazio-irizpide gisa
  • II. modulua – Emakumeen Giza Eskubideen eta genero-berdintasunaren nazioarteko eta eskualde-mailako tresnak Afrikan
  • III. modulua –Emakumeen historia eta protagonismoa Saharaz Hegoaldeko Afrikan
  • IV. modulua –Saharaz Hegoaldeko Afrikako emakumeentzako ekonomia feministaren paradigma berri baterantz
  • V. modulua – Sexu- eta ugalketa-eskubideak Saharaz Hegoaldeko Afrikan

Noiz: irailak 16 – urriak 27
Izena emateko epea: uztailak 15 – irailak 15
Izen-ematea: www.cursos.solidaridadsi.org
Ikasle-kopurua: 40 
Prezioa: 30 € (gizarte-xedeetarako)
Metodologia: parte-hartzailea, moduluen irakurketan, foroetako eztabaidan eta lanen eraketan oinarritua.
Norentzat: gizarte-gaien, Giza Eskubideen, eta Afrikako emakumeen eta genero-berdintasunaren gaineko interesa duten pertsonak. 
Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi helbide honetara (Irene): derechoshumanossi@sol-inter.org

Por Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional el 2019-07-22
Lizentzia Kontaktua