elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29

Agenda listado de talleres, actividades, etc

“Gazteak eta ausazko jokoak, aurre egiteko erronka bat”

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Ordutegia

18:00

Prezioa

Sarrera librea aretparen kopurua bete arte

 

Azken hilabeteetan errealitateak erakutsi digu nola ugaritu egin diren joko aretoak eta apustuen makinak. Baita nola zabaldu ere jokoaren publizitatea eta hori guztiak esnatu egin du kezka gizartean eta pertsonen artean arazo honi buruz.

 2018ko azaroaren eta 2019ko maiatzaren artean, ASAJER elkartearen laguntzarekin, azterketa bat garatu dugu eskaintzeko egoerari buruzko hausnarketa bat eta horrela etorkizunerako ekintzak planteatu ahal izateko. Emaitzak eta ondorioak azaltzeko asmotan, prestatu dugu ekitaldi bat datorren maiatzaren 30ean, arratsaldeko 18:00etan, MIkaela Portilla aretoan, Europa Biltzar Jauregian.

Ekitaldiak bi zati izango ditu. Lehenengo zatian, Ana Estevez, doktorea (Deustuko Unibertsitateko irakaslea), substantziarik gabeko adikzioetan aditua, ponentzia bat garatuko du. Bere izenburua: “Jokoa apustuekin gazteen artean: zergatiak eta arrizku faktoreak”.

Ponentzia ostean, azterketa egin duten hiru gazteek, horren emaitzak eta ondorioak aurkeztuko dituzte: “Gaur egungo Gasteizko egoerari begirada bat”. Besteak beste aztertuko dute joko jokaeraren ezaugarriak, horri lotutako pentsamenduak edo joko arazoen adierazleak. Gazte hauek psikologia hiru gradudunak dira: : Irati Sierra, Iñigo Pérez eta Héctor García de Salazar eta azken sei hilabeteetan lan egin dute Gasteizko Udalak gauzatzen duen enplegu planaren barruan.

Por Herritartasunerako eskola Irekia - HEI el 2019-05-23
Lizentzia Kontaktua