elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Ura izateko giza eskubidearen alde ruta Gasteizen

Jarduera

Kirola

Non

Casco medieval de Vitoria-Gasteiz

Prezioa

Dohainik

 Martxoaren 22an ospatzen den Uraren Nazioarteko Egunarekin bat egiteko, medicusmundi Arabak Gasteizen Ura Izateko giza eskubidearen alde prestatu duen rutan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Uraren eta hiriaren ondarea ezagutzeko aukera izango dugu.

Hozkailuetatik, gaur egun Montehermoson kokatuta dagoen ur-gordetegitik, dutxa publikoetatik edo Aska kaletik, besteak beste, ibiliko gara uraren historia hobeto ezagutzearren.

Lehenengo bisita gidatua, gastelaniaz eskainiko dena eta ordubetekoa, 11:30etan hasiko da Andre Maria Zuriaren plazan. Euskaraz arratsaldeko 17:30etan burutuko da, eta leku berdinean hasiko da. Plaza mugatuak dira, beraz, alava@medicusmundi.es postaren bitartez lehenago erreserbatzea beharrezkoa da eta martxoaren 21ean itxiko da epea.

Gaur egun, munduan 663 milioi biztanlek ez dauakte edateko urarik, eta Nazio Batuen ikerketa baten arabera, urtean ur kutxatuaren ondorioz indarkeriaren ondorioz baino jende gehiago hil egiten da, gudak barne. Horregatik ura izateko eskubidearen alde egiten dugu, azken mendetan txertoak eta antibiotikoak baino bizitza gehiago salbatu dituelako.

Alde Zaharreko puntu interesgarriak bisitatzeaz gain, Gasteizko Udalaren eta AMVISAren laguntza duen ruta honekin gure eta eskubide honen alde lan egiten dugun beste errealitate batzuen inguruan hausnarketa sortu nahi dugu, adibidez, Peru-ko Patahuasikoa.

INFORMAZIO GEHIAGO: 945 28 80 31

www.yacullay.com

 

Por Medicus Mundi Araba el 2019-03-14
Lizentzia Kontaktua