elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

PEDAGOGIA POLITIKARIK GABE? Zenbait hausnarketa herri-hezkuntzatik, metodologia feministetatik eta metodologia dekolonia

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

2017ko martxoan, (H)ABIAN 2030 aurkeztu zen, gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren euskal estrategia, hainbat eragilerekin elkarlanean aritu ondoren. Estrategia horrek, hain zuzen ere, gizartea eraldatuko duen hezkuntza sustatzeko jorratu behar diren lan-ildoak edo indar-ideiak ezartzen ditu.

 

 2018an burutu genituen hezkuntza eraldaketarako jardunaldietan “Norekin eta zertarako hezi? Gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren subjektu kritikoak”  lehendabiziko lan-ildoa landu genuen: “herritartasun global jasangarria eta bidezkoa lortzeko alternatibak bilatu eta eraikitzen dituzten subjektuei laguntzea”.

Bigarren jardunaldi hauetan “PEDAGOGIA POLITIKARIK GABE? Zenbait hausnarketa herri-hezkuntzatik, metodologia feministetatik eta metodologia dekolonialetatik abiatuta”, bigarren lan-ildoa landuko dugu “Sustatu eta bultzatu ikuspegi politiko-pedagogikoa Hezkuntza Eraldatzailean”. Jardunaldiak, 2018an bezala, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, HEGOA Institutua eta  Euskadiko GGKEen Koordinakundearen artean antolatu dira. Jardunaldi hauen proposamena, bigarren indar-ideaia edukiz, esperientziaz eta hausnarketaz betetzea da. Zehazki, herri-hezkuntzatik, metodologia feministetatik eta metodologia dekolonialetatik egiten ari diren ekarpenak ezagutuz.

 
Antolakuntza-lanetan ibili garen hiru erakundeok ilusio handiz diseinatu eta landu dugun egitasmo honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Apuntatzeko eta Aterpetxearen informaziorako idatzi: hezkuntza@ongdeuskadi.org


Etorriko zarelakoan, eskerrik asko.

Por Euskadiko GGKE-en Koordinakundea el 2019-01-17
Lizentzia Kontaktua