elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Hezkuntza, Arteak eta Herritarrak III. mintegia: Haur eta nerabeen arte eta kultur-eskubideak

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Non

EHU/UPV. Facultad de Letras, Vitoria-Gasteiz

Ordutegia

15:30 - 19:00

Prezioa

Dohainik

UNESCO Etxeak eta GizARTE-k (Gizarte Eraldaketarako Heziketa Artistikoen Euskal Sareak), "Haur eta nerabeen arte eta kultur-eskubideak. Hezkuntza, Arteak eta Herritarrak III. mintegia" antolatu dute. Datorren azaroaren 21a, 15:30etatik 19:00etara, Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatean, Gasteizen izango da.

Nazio Batuen Erakundeak 1989an onartutako (Espainiak 1990ean berretsitako) Haurraren Eskubideen Konbentzioak 31. Artikuluan haurrari atsedenerako, aisialdirako, jolaserako, dibertimenduzko ekintzetarako, bizitza kulturalerako eta arteetarako eskubideak aitortzen zaizkio. Hala ere, sarritan, ekintza eta adierazpen artistiko-kultural horietarako aukera mugatzen zaie arrazoi ekonomiko -prezio altuak edota inbertsio gabezia-, gurasoen babes eskasagatik edota beraien, haur eta nerabeen, jakin-min eta behar espezifikoak kontuan hartzen dituzten programen gabeziagatik. Eskubide hau kenduz, gure komunitatearen identitatea propioa ukatzen ari gara.

Gure erronkak arteak, bere hedapena eta ikaskuntza aisialdiko zerbait baino gehiago dela ulertaraztean datza. Hauek, etorkizuneko herritarrak hezteko oinarriak baitira.

Hau guztiagatik, UNESCO Etxeak GizARTErekin (Gizarte Eraldaketarako Heziketa Artistikoen Euskal Sarearekin) elkarlanean EAEn esparru artistikoan aurrera eramaten ari diren hainbat praktika onen berri emateko espazioa sortuko du Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatean.

Egitaraua

Izen-emateak

Informazio gehiago: Jéssica Domínguez - j.dominguez@unescoetxea.org

Por UN Etxea – UNESCO Sustatzeko Euskal Herriko Elkartea el 2018-10-31
Lizentzia Kontaktua