elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Nigeria: emakumeen aurkako indarkeria eta Boko Haramen gatazka

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Ordutegia

18:00

Prezioa

Entrada libre

Nigeria: emakumeen aurkako indarkeria eta Boko Haramen gatazka. Fatima Shehuren hitzaldia

190 milioi biztanle dituen herrialdea da Nigeria, eta aniztasun handikoa. Gasteiztik urruti dagoen errealitatea irudi lezake, baina 1.800dik gora nigeriar bizi dira hirian, erdia baino gehiago emakumezkoak.



Giza eskubideen defendatzaile ezaguna den Fatima Shehuk Nigeriako emakumeen aurkako indarkeriaren berri emango digu. Zehazki, Boko Haramen gatazkaren ingurukoak azalduko dizkigu.

Nigeriako abokatu bat da Fatima Shehu, Bornoko estatuan jaio eta hazia, eta bertan bizi dena, hots, Boko Haramen terrorismoak jotako lurraldean.
Nigeria lekualdatuen esparruetan lan egiten du, sexu- eta genero-indarkeria jasan duten emakume eta neskekin.
Borno Estatuko Gizarte Zibilaren Erakundeen Sarearen —NECSOB— zuzendari legala da, eta Bornoko Emakume Abokatuen Nazioarteko Federazioko lehendakaria.

Por Elkarteen Ataria el 2018-09-18
Lizentzia Kontaktua