A | A | A | O | O | L | I |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | 4 | |||
5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
Besterik
UNESCO Etxeak sei beka eskaintzen ditu, Euskal Herrian gizarte-eraldaketako balioak lantzen dituzten arlo publiko zein pribatuko arte-hezkuntzako profesionalentzat –bereziki gazteekin lan egiten dutenentzat–.
Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluko 39. bilera-saioen formazio-tailer batean, oso izaera praktikokoan, parte hartuko dute Genevan, 2018ko irailaren 17tik 21era.
Programa, Genevako Nazioarteko Zentro Katolikoak babestua, Giza Eskubideen Kontseiluaren bilera-saioen markoan garatzen da. Programa honi esker, NBE sistemak giza eskubideak babesteko dituen mekanismoen funtzionamendu praktikora hurbil gaitezke. Zati bat teorikoa izango da, eta Giza Eskubideen Kontseiluaren hainbat organismotan parte-hartze praktikoa eta presentziala ere izango dute parte-hartzaileek.
Oraingo hau hezkuntza-eskubidearen edo kultura-eskubideen arloetako tresnei buruz sakondu nahi duten arte-hezitzaileei, kultura-kudeatzaileei eta irakasle-eskolako irakasle eta ikasleei zuzenduta dago.
Deialdia eta eskabide-inprimakia
Harremanetarako:
Jéssica Domínguez - 944 276 432 - j.dominguez@unescoetxea.org