elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

6 beka eskaintzen dira gizarte-eraldaketarako arte-hezkuntzako profesionalentzat Genevako Giza Eskubideen Kontseiluari b

Jarduera

Besterik

UNESCO Etxeak sei beka eskaintzen ditu, Euskal Herrian gizarte-eraldaketako balioak lantzen dituzten arlo publiko zein pribatuko arte-hezkuntzako profesionalentzat –bereziki gazteekin lan egiten dutenentzat–.

Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluko 39. bilera-saioen formazio-tailer batean, oso izaera praktikokoan, parte hartuko dute Genevan, 2018ko irailaren 17tik 21era.

Programa, Genevako Nazioarteko Zentro Katolikoak babestua, Giza Eskubideen Kontseiluaren bilera-saioen markoan garatzen da. Programa honi esker, NBE sistemak giza eskubideak babesteko dituen mekanismoen funtzionamendu praktikora hurbil gaitezke. Zati bat teorikoa izango da, eta Giza Eskubideen Kontseiluaren hainbat organismotan parte-hartze praktikoa eta presentziala ere izango dute parte-hartzaileek.

Oraingo hau hezkuntza-eskubidearen edo kultura-eskubideen arloetako tresnei buruz sakondu nahi duten arte-hezitzaileei, kultura-kudeatzaileei eta irakasle-eskolako irakasle eta ikasleei zuzenduta dago.

Deialdia eta eskabide-inprimakia

Harremanetarako:
Jéssica Domínguez - 944 276 432 -
j.dominguez@unescoetxea.org

 

Por UN Etxea – UNESCO Sustatzeko Euskal Herriko Elkartea el 2018-07-10
Lizentzia Kontaktua