Jaiak
Gogorarazten dizuegu Sareen Saretik, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sare eta erakundeak biltzen dituen plataformak, HIRUGARREN SEKTORE SOZIALAREN EGUNAREN 1205 ospakizunera parte hartzera egin dizugun gonbidapena. Aurten maiatzaren 14an ospatuko dugu, astelehenean 11:30ean, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian.
Badaude gendea apuntatuta baina ez dugu nahi inor faltatzea, horregatik lehenbailehen formulario honen bidez apuntatzera animatzen dizuegu, orain arte ez baduzu egin. Leku mugatua izango da.
Ekitaldia era honetan antolatu dugu:
11:30h. |
Ekitaldiaren hasiera eta kanpainaren spot-a. |
11:35h. |
Sareen Sareko Presidentearen ongi etorria. |
11:45h. |
2018ko Sareen Sariaren esker ona eta emotea. |
12:00h. |
Iñigo Urkullu Lehendakariaren hitzak. |
12:15h. |
Solasaldia: Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren etorkizuneko erronkak. |
13:00h. |
Ekintza partizipatiboa sareekin: “Zoragarria da partaide izatea”. |
13:15h. |
Agurra eta catering-a. |
Gogoratu ere, behar izanez gero, Bilbo eta Gasteiztik autobusak egongo dira leku mugatuekin.
Edozein zalantza baduzue, e-posta bidez jar zaitezkete harremanetan: info@sareensarea.eu; edo telefonoz: 946 569 230.