elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Indarkeria Matxistari gazteok, eragileok… guztiok #GukEzetz !

Jarduera

Besterik

Non

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

Indarkeria Matxista gazterian ere oraindik badagoen emakume eta gizonen arteko Berdintasun ezaren erakuslerik bortitzena da. Hala ere, gazterian ematen den Indarkeria Matxista ez da “gazteen arazo bat”, gizarte arazo bat baizik.

Gertakariak, erasoak… gazteok pairatzen ditugu. Tamalez, baita egin ere batzuetan. Ordea, gizarte arazo honen aurreko erantzuna eta lana guztion erantzukizuna da. Hau dela eta, gazteoi badagokigu lana, baina baita gizarteari ere.

Horregatik, ‘Indarkeria Matxistari #GukEzetz’ kanpainan parte-hartzera gonbidatzen zaitugu!

Zer lortu nahi dugu?

Gazteon, gizartearen nahiz administrazioen Indarkeria Matxistarekiko mezuez jositako kanpaina osatu nahi dugu. Horretarako gazteen nahiz hainbat eragileren mezuak jaso nahi ditugu gure sareen bitartez, hauekin bideo bat osatzeko eta RECacciona ‘Berdintasun Ezari… #GukEzetz’ bideo lehiaketaren sari banaketan bideoa udarako kanpaina gisa aurkezteko.

Kanpaina hau uda osoan zehar aurki ahal izango da gure sareetan eta EGKren webgunean aurkitu ahal izango den Indarkeria Matxistaren aurkako baliabideen dokumentu batetara esteka izango du.

Nola parte hartu Indarkeria Matxistari #GukEzetz kanpainan

  • Pentsatu zure mezua.
  • Islatu zure mezua: bideo labur batean, argazki baten bitartez, zure mezua kartoi mehe baten jasota dagoen argazki batean…

Parte-hartze baldintzak

  • Elkarte nahiz banako gisa parte-har daiteke.
  • Parte-hartzaileek erabakiko dute anonimotasun maila: ez da derrigorrezkoa aurpegia erakustea ezta izen-abizenekin sinatzea, nahi duzun ezizena erabil dezakezu (edo zure talde edo elkartearen izena).
  • Euskaraz edo gaztelaniaz izan daiteke.
  • Bidaltzen duzuen dokumentuan mezu bakar bat egotea eskertuko dugu, hartara hobeto islatu ahal izango da. Mezu bat baino gehiago baduzu anima zaitez guztiak  partekatzera!
  • Mezuak partekatzea ekainaren 14arte burutu ahal izango da.

Oharra!

Mezuek ezin izango dute…

… irain, mehatxu edo gorrotoan oinarritutako diskurtsorik izan.

… norbanako konkretuen aurkako mezurik jaso, Indarkeria Matxistari EZETZA adierazteko mezua baita, ez kasu konkretu baten aurrean egiten den adierazpena.

Bi ohar hauek kontuan ez dituzten irudiak ez dira kanpainan barne-hartuak izango.

Emaitza

Esan bezala, EGK-k RECacciona ‘Berdintasun ezari… #GukEzetz’ bideo lehiaketaren sari banaketaren bukaeran, Indarkeria Matxistari #GukEzetz kanpainaren aurkezpena burutuko da, zeinetara parte-hartzaile guztiak gonbidatuak izango diren.

Indarkeria Matxistaren aurka bazaude eta zure mezuari oihartzuna eman nahi badiozu, ANIMA ZAITEZ!

INDARKERIA MATXISTARI #GUKEZETZ !

Por Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) el 2017-06-01
Lizentzia Kontaktua