Ikastaroak, Tailerrak
9:00-14:00 / 16:00 - 20:00
Eginaren eginez elkartea AHALDUNTZERAKO PRESTAKUNTZA TAILER PRAKTIKO BAT antolatzen ari da, Desgaitasun Fisiko eta Organikoa daukaten Pertsonen Konfederazio Espainiarraren (COCEMFE) Berdintasun Arloko teknikari batek eskainia.
Prestakuntza honen helburua desgaitasunen bat daukaten emakumeetan ahalduntze prozesu bat ahalbidetzea da (dependentzia -> interdependentzia -> independentzia) “hirugarren pertsonen objetu” izatetik, bere istorioko “pertsonai nagusia” izatera pasatzeko.
Maiatzaren 29an eta 30an
Goizeko taldea: 9:00-14:00
Arratsaldeko taldea: 16:00-20:00
1. eguna :
Modulu 0. Aurkezpena: Taldearen ezaguera eta metodologiaren eta ikastaroaren edukiaren aurkezpena.
1. modulua. Identitatea: Desgaitasunen bat daukaten emakumeen inguruan dauden estereotipo eta rolak jarduera dinamikoen bidez aztertuko dira, eta era indibidualean eta taldean aztertuko ditugu gure identitate indibiduala eta soziala.
2. eguna:
2. modulua. Gure bizitzaren kontrola: Erremintez doituko gara gure bizitzaren irakurketa baikorra ahalbidetzeko, eta autobehaketa eta gogoeta erraztuko da gure ongizatearekin erlazioa daukaten erritu, abitu eta ohituren inguruan. Horretaz aparte, gure eguneroko bizitzan gerta daitekeenari modu baikor batean aurre egiteko estrategiak landuko dira.
ANIMA ZAITEZ !! 945 22 55 16 telefono zenbakira deitu edo info@eginez.org helbidera idatzi
ZATOZ !!