elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Bizitoki alternatibo eta jasangarri baten alde.

Jarduera

Hitzaldiak / Erakusketak

Non

Antiguo polideportivo

Ordutegia

18:30 - 20:30

Imajinatzen al duzu zure balore eta aukeren araberako bizitoki bat?

Eta Dinamarkan etxebizitza guztien %10ak ildo alternatibo horri eusten diotela jakinez gero?

Cohousing-a edo Co-etxebizitza jasangarritasuna oinarri duen bizigune alternatiboa da. Bizilagunen komunitate batek osatzen du, eta edozein errehabilitazio edo obra berri sustatu aurretik, beraien auto-erregulazio mekanismo propioak, co-finantzaketa propioa eta partaidetzaren diseinu propioa eratzen dute.

Izaera guztiz jasangarria dute; izan ere, irtenbide kolektiboak bilatzen baitituzte berogailuarentzako, urarentzat, garbigailuentzako eta bizikletentzako espazio komunentzat, edota kotxea konpartitzeko edo ortu ludikoetarako partaidetzarako.

 Oraingo honetan, Borja Izaola (arkitektoa eta antropologoa beste gauza askoren artean), Synergy Matterse-eko bultzatzailea, gurekin izango dugu mugimendu alternatibo honen berri emateko eta bere cohousing izeneko proiektuaz hitz egiteko.

Horretarako bi ekintza proposatzen dizkigu. Alde batetik, hitzaldi dinamiko bat cohousing zer den ezagutu eta gai horren inguruko hainbat arlo hausnartzeko. Eta bestetik, irteera bat egitera gonbidatzen gaitu, Gasteiztik ordubetera dagoen toki idiliko batera, gertutik, praktikan esperientzia honek nola funtzionatzen duen ikusi eta ezagutzeko, eta gure bizimoduan eragina izateko duen potentzialaz jabetzeko.

HITZALDI - DINAMIKA cohousinga zer den ezagutzeko

Noiz: Martxoak 7 osteguna 18.30etatik - 20.30arte.

Non: Europa Jauregian - Green Capital erakusketa gelan (kiroldegi zaharra)

Apunta zaitez: bioalaisociasos@gmail.com (baieztapena behar dugu)

IRTEERA cohousing proiektua ezagutzeko

Noiz: Martxoak 9, larunbata, 11:00etatik- 18:00arte.

Nora: Gasteiztik ordu batera.

Irteeraren nondik-norakoak hitzaldi-dinamikako egunean zehaztuko dira., martxoaren 7an.

 

Ekintzak jende guztiari irekita daude baina, beharrezkoa da honako helbide honetan izena ematea bioalaisociasos@gmail.com egitasmoaren antolakuntza errazten laguntzeko.

 

 

Por BioAlai el 2013-03-01
Lizentzia Kontaktua