elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Hezitu eta auzolandegietan parte hartu!

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Non

Donostia, Bilbao y Vitoria-Gasteiz

Ordutegia

Asteburuak (herri bakoitzeko ordutegia kontsultatu)

Prezioa

80€ publiko orokorra, 60€ langabetuak, ikasle, SETEMEKO bazkide eta bolondresent

SETEM Hego Haizeak "Hegoaldeko Herrien Errealitatea" ikastaroaren matrikula egiteko epea ireki du. Solidaritatea eta garapenerako lankidetzako oinarrizko prestakuntza-ikastaroa da. Iparraldea eta Hegoaldearen arteko harremanen gaineko ezagutza eta sentsibilitatea areagotzeko helburua du. Gainera, ikasleek eragileek garapenean nola esku hartzen ulertuko dute, eta, bereziki, lortu nahi dugun gizarte-eredurako mesedegarriak diren alternatibetan sakonduko dute. Gasteizen, Bilbon eta Donostian izango da.

Ikastaro honetan, kontsumo kritikoaren eta eraldatzailearen bidez aldaketak lortzeko ikaskuntzak eta hausnarketak eskaintzen ditugu. Errealitateak analizatuko ditugu; diskurtso, ekimen eta mugimendu batzuk ezagutuko ditugu; eta, bereziki, garapen neoliberalaren ereduari men egiten ez dioten aukera errealak eta hurbilekoak planteatuko ditugu.

Metodologia berriarekin, irakasle adituekin eta dokumentazio eta material egokiekin, garapen gizatiar, bidezko eta solidarioago bat lortzen laguntzen duen beste bizitza- eta kontsumo-eredu batean murgilduko gara.

Por SETEM Hego Haizea el 2012-10-08
Lizentzia Kontaktua