Vivir con Voz Propian Death Café bat antolatzen dugu, heriotzari buruz hitz egiteko espazio ireki bat, kafe, te, gozoki, denbora eta errespetuarekin. Ez galdu aukera hau heriotzari buruz hitz egiteko taburik gabe!
Komunitatea talde prozesurako leku eta aukera bezala begiratzen dugu. Egungo testuinguruan, dauzkagun erronka eta arazoen aurrean, komunitate erantzunek garrantzia hartzen dute. Zer ikasi dezakegu haiengandik? Ingurune jakin bateko pertsona, harreman eta prozesuen sarea funtsezkoa da bertako biztanleen bizitza onerako. Gogoratu nahi dugu zelan den komunitatean pentsatzea, diseinatzea eta bizitzea. Basoaren parte garela jakitea eta baso bezala pentsatzea, bizitzaren sare haragiztatuan; eta honek kide izatearen etika batera zuzentzen gaitu.