A | A | A | O | O | L | I |
---|---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | 4 | |||
5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
Tailer honetan ulertuko dugu gaueko gehiegizko argiztapen artifiziala (justifikatu gabea) ingurumen-kutsaduratzat hartu behar dela, zarata edo gas kutsatzaileen emisioa bezala. Haren ondorio kaltegarriei buruz gehiago jakingo dugu, zeru izartsua ezin ikusteaz haratago (pertsona guztien eskubidea dena): giza osasunaren, ingurumenaren, animalien eta landareen biziraupen-gaitasunaren narriadura, eta baita energiaren erabilera irrazional eta justifikaziorik gabea ere. Kontrolik gabeko argiztapen artifiziala mugatzeak funtsezko alderdia izan behar du klima-aldaketarekin konprometituta dauden udalerrien kultura berrian. Tailerrean xehetasunez eta modu praktikoan ikusiko dugu zer aukera eskaintzen dizkigun teknologiak kanpoko argiteriaren kudeaketa hobetzeko, eta nola aplika daitezkeen gure hirian.