Denbora bat daramate “bakarrik dauden adingabe atzerritarrez” asko hitz egiten berrietan, mitin politikoetan, sareetan... Guk ez dugu mutil migratzaileez hitz egin nahi, haiei entzun baizik; hitza eman nahi diegu nor diren eta zer esan nahi diguten ulertzeko. Abiapuntu hori izan zuen antzezlan honek eta libertimendutik, umoretik, errealitatetik eta aurreiritziak baztertzetik sortu zen.