Lantegi honek gorputzez eta sexualitateaz (bir)jabetzea proposatzen du, gorputzean bertan dauden jakituria eta plazera berreskuratuz, heteropatriarkatuak hainbat urtez desjabetu dizkigun ezagutzak eta jakintzak berreskuratzeko estrategia politiko gisa. Gure gorputzetan murgilduko gara, eta gorputzok desblokeatzen saiatu, bertan dauden altxorrak berreskuratzeko, gure sexualitatea eredu hegemonikoetatik askatzeko eta, halaber, askatasunetik eta gozamenetik berresteko, gure gorputzen eta bizitzen subiranotasuna eta autogestioa aldarri.
Nortasun modernoen eraikuntzak naturaltzat jotzen ditu gizon-emakumeen kategoriak, baina ez dira naturalak. Gizon edo emakume gisa definitzeak honako hau zehazten du: munduan egoteko modua,"Nia" ulertzeko modua, espazioetan mugitzeko modua eta, batez ere, maitatzeko modua. Maitatzea ez da gauza bera genero bakoitzarentzat, maitasun erromantikoak funtzio sozial bat duelako.
Medicusmundi Arabatik Bidezko Merkataritzari buruzko online formazioak martxan jartzen ditugu, herritarrei ekoizleen, kontsumitzaileen eta ingurumena errespetatzen duten pertsonen giza eskubideak defendatzen dituen alternatiba hau gerturatzeko.