elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Egutegi moduan ikusi

Asteazkena 20 Urria

GORPUTZAK PATRIARKATUZ GABETZEA.

Lantegi honek gorputzez eta sexualitateaz (bir)jabetzea proposatzen du, gorputzean bertan dauden jakituria eta plazera berreskuratuz, heteropatriarkatuak hainbat urtez desjabetu dizkigun ezagutzak eta jakintzak berreskuratzeko estrategia politiko gisa. Gure gorputzetan murgilduko gara, eta gorputzok desblokeatzen saiatu, bertan dauden altxorrak berreskuratzeko, gure sexualitatea eredu hegemonikoetatik askatzeko eta, halaber, askatasunetik eta gozamenetik berresteko, gure gorputzen eta bizitzen subiranotasuna eta autogestioa aldarri.

Asteartea 26 Urria

GENEROA PIKUTARA! MAITASUN ERROMANTIKOARI BURUZKO BEGIRADA MATERIALISTA

Nortasun modernoen eraikuntzak naturaltzat jotzen ditu gizon-emakumeen kategoriak, baina ez dira naturalak. Gizon edo emakume gisa definitzeak honako hau zehazten du: munduan egoteko modua,"Nia" ulertzeko modua, espazioetan mugitzeko modua eta, batez ere, maitatzeko modua. Maitatzea ez da gauza bera genero bakoitzarentzat, maitasun erromantikoak funtzio sozial bat duelako.

Asteazkena 27 Urria

Bidezko Merkataritza. Pertsonak lehenengo

irudi txikia

Medicusmundi Arabatik Bidezko Merkataritzari buruzko online formazioak martxan jartzen ditugu, herritarrei ekoizleen, kontsumitzaileen eta ingurumena errespetatzen duten pertsonen giza eskubideak defendatzen dituen alternatiba hau gerturatzeko.

Larunbata 30 Urria

Dislexia eta irakurketaren irakaskuntza II: ikasgelan arrakasta izateko estrategiak.

irudi txikia
Irakurketa oso jarduera konplexua da, eta ahozko hizkuntzarekin lotuta dago. Hizkuntzaren deskodetzea eta ulermen orokorra eskatzen du, eta haren "garrantzia" aldatu egiten da ikastaroaren/adinaren arabera.
 
  • Irakurtzeko gaitasuna eskuratzeko, jarraibide bat behar da.
  • Zailtasunik gabeko haurrek metodo espezifikorik gabe ikasten dute hizkuntza idatzia.
  • Haurren % 10ek ez dute irakurtzen ikasten.