"Mujeres" bilduma abiapuntutzat hartuta (haren sorreraren faseak eta bertan ageri diren emakumeak), emakumearen egungo egoera eta erreferente faltak gure gizartean dituen ondorioak aztertuko ditugu.
Ekonomia feministak bizitza eta zaintzak erdigunean kokatzearen urgentzia planteatzen digu eta bizitza eta planeta suntsitzen ari den sistema ekonomikoari aurre egiteko beharra.
Emakumeek betidanik parte hartu dute zinemaren garapenean, baina, urteetan, ikusezin bihurtu da haien ekarpena. Gaur, gero eta gehiago jabetzen gara ikus-entzunezko kontakizunak munduaren imajinarioak, mapa afektiboak eta esplikatiboak sortzeko duen garrantziaz, eta hitzaren eta begiradaren subjektu izateko dugun eskubidea aldarrikatzen dugu.