2018ko uztailean hasi zen guztia. Irungo tren-geltokira migratzaileen taldeak
iristen hasi ziren: Afrikatik zetozen, eta Frantziako muga zeharkatu nahi zuten. Kalean egiten zuten lo. Herrian jarduten zuten GKE-ek okupen mugimenduek erantzutea lortu zuten, eta beren lokalak utzi zituzten. Bolada eskuzabal hark Irun kutsatu zuen.