elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Egutegi moduan ikusi

Larunbata 11 Maiatza

“Bidezko merkataritza gara, eta zu?” lelopean bat egingo du Gasteizek datorren maiatzaren 11n ospatuko den Bidezko Merka

Gasteizek Bidezko Merkataritzaren Mundu Egunarekin bat egingo du datorren ostegunean, maiatzak 11, “Bidezko merkataritza gara, eta zu?” lelopean. Jarduera-programa zabala prestatu dute SETEM, Bide Bidean, medicusmundi Araba, Manos Unidas, Serso eta SalburuKoLore elkarteek, Gasteizko udalaren babesarekin. Jardunaldi honen bidez Bidezko Merkataritzako elkarteek munduko pobrezia eta desparekotasunen aurka borrokan diharduen nazioarteko mugimendu honetara batzeko deia egin nahi diete herritarrei, bestelako printzipioetan oinarritutako merkataritza ereduaren alde, non lan-baldintza duinak bermatzea, emakumeen eta gizonen arteko soldata-berdintasuna ziurtatzea, haurren esplotazioa baztertzea eta ingurumena babestea diren ardatz nagusiak.