elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Egutegi moduan ikusi

Ostirala 1 Martxoa

AMAGANDIKO EDOSKITZEAREN ALDEKO TALDEA

irudi txikia

Amagandiko edoskitzearen aldeko taldea ostiralero biltzen gara 10:30etatik 12:00etara zure Esperentzia partekatzeko eta zalantzak argitzeko.

Ostirala 8 Martxoa

Greba Feminista

irudi txikia

Nortzuk egingo dugu greba?

Emakume*, bollera eta transak, hots, heteropatriarkatuak zapaltzen dituen subjektu anitzak. Zapalkuntza desberdinek gurutzatzen gaituzte eta horren aurrean saretze feminista ehunduko dugu.

Nola egingo dugu greba?

  1. Lantoki eta ikasgeletan grebara batuz
  2. Herri eta hirietako mobilizazioetara joanez, bi hitzordu nagusi: 12.00 eta 19.00
  3. Zaintzeari utzita eta hori irudikatzeko amantala balkoian eskegita.
  4. Edonon zaudela besoko morea jantziz. Zuk zeuk egin ezazu!
  5. Gure eskualde edo arloan greba antolatuta eta zabalduta.
  6. Merkatuan kontsumitzeari utziz, batez ere langileen esplotazioaren ikur diren enpresa handietan, objektutzat hartzen gaituztenak