Gaur egun Mendebaldeko lurraldeetan egindako hainbat azterketa kuantitatibok erakutsi dute gazteen ehuneko handi batek adierazten duela politikari buruzko maila desberdinetako deskonexioa. Konexio falta hori modu desberdinetan adierazi da; batzuetan interes politiko ezaz hitz egin da, beste batzuetan, desafekzioaz eta atxikimendu faltaz. Bestalde, gizartean zabaldu den gazteei buruzko irudikapen arruntean ere, egungo gazteak axolagabetasun politikoarekin, pasibotasunarekin baita norberekoikeriarekin ere identifikatu dira sarritan. Abiaburu hori aintzat hartuta, formakuntza saioaren helburua da, batetik, argitzea nolako testuinguru sozio-politikoan bizi diren gaurko gazteak eta, bestetik, aipatutako irudien atzean dagoen errealitate sozial konplexuan sakontzea.
Jon Martínez desarrollará el papel jugado por el movimiento vecinal en Vitoria durante la transición. A partir de 1976 se extenderá a todos los barrios, y a través de las luchas contra la contaminación, la falta de equipamientos o la carestía de la vida, fue un acicate para el empoderamiento y la participación vecinal; al tiempo que dinamizó la vida social de los barrios, dotándolos de una identidad propia.
Taller sobre "La nueva ordenanza de subvenciones municipales. Aspectos relevantes de su entrada en vigor"
La nueva Ordenanza Municipal de Subvenciones del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz será el marco normativo propio de esta acción de fomento municipal. Las convocatorias anuales de subvenciones y los convenios de subvención nominativa tendrán esta Ordenanza como marco legal de referencia en el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz.
La sociedad civil puede participar directamente en la gestión del gobierno.
Se ha hablado mucho desde las técnicas de la gobernanza sobre cooperación público-privada, ahora tenemos que hablar de la cooperación público-social y gestionar directamente con la sociedad civil.
Ohiko jokabideek lortu nahi ditugun helburuak eskuratzen laguntzen diguten aztertuko dugu. Hala ez bada, bakoitzarentzat funtsezkoa dena lortzen eta axola zaizkigun pertsonengandik hurbil egoten lagunduko duten tresnak eta baliabideak planteatuko ditugu.
¿Qué haremos? Reflexionaremos sobre las necesidades de las asociaciones y la mejor forma de colaborar para alcanzar metas conjuntas.
Pocas veces se puede ver un cortometraje como el premiado Cuerdas y comentarlo con sus protagonistas: Begoña Suarez, presidenta de Meatzaldea Bizirik, y Sara Ibañez, miembro y portavoz de Meatzaldea Bizirik.
Ikasi Gasteizko Udalaren Egoitza Elektronikoa erabiltzen eta sinplifikatu zure udal izapideak! Ikastaro praktiko hau elkarteei zuzenduta dago eta plataforma honen aukerak eta onurak ezagutzeko aukera emango dizu. Ez galdu Egoitzak eskaintzen dituen funtzio eta tresna guztiak ahalik eta hoberen aprobetxatzeko aukera!
Marketin etikoa ez da estrategia bat, marketina zintzotasunetik eta gardentasunetik ulertzeko modua baizik.
Marketin etikoari lehentasuna ematen dioten erakundeek kontuan hartzen dute haien zilegitasun morala. Elkartearen balioak egiten dutenaren indar eragilea dira; beraz, komunikazioa, marketina eta publizitatea erakunde gisa duten nortasunaren zati integral gisa ikusi behar ditugu.
IZEN-EMATEAK, HEMEN:
• Internetez www.vitoria-gasteiz.org/hei
• 010 telefonora deituta edo, udalerritik kanpotik deituz gero, 945 16 11 00 telefonora
• Gizarte-etxeetako eta kirol-instalazioetako informazio-bulegoetan
• Twitterren: #HEIeskola
IZEN-EMATEAK, HEMEN:
• Internetez www.vitoria-gasteiz.org/hei
• 010 telefonora deituta edo, udalerritik kanpotik deituz gero, 945 16 11 00 telefonora
• Gizarte-etxeetako eta kirol-instalazioetako informazio-bulegoetan
• Twitterren: #HEIeskola
IZEN-EMATEAK, HEMEN:
• Internetez www.vitoria-gasteiz.org/hei
• 010 telefonora deituta edo, udalerritik kanpotik deituz gero, 945 16 11 00 telefonora
• Gizarte-etxeetako eta kirol-instalazioetako informazio-bulegoetan
• Twitterren: #HEIeskola
IZEN-EMATEAK, HEMEN:
• Internetez www.vitoria-gasteiz.org/hei
• 010 telefonora deituta edo, udalerritik kanpotik deituz gero, 945 16 11 00 telefonora
• Gizarte-etxeetako eta kirol-instalazioetako informazio-bulegoetan
• Twitterren: #HEIeskola
Nos reuniremos para reflexionar sobre "La colaboración entre asociaciones" . Será una invitación al diálogo, una tertulia diferente. Utilizaremos la dinámica del "Fishbowl" o "Pecera" que nos permitirá opinar, reflexionar, proponer entre todos, además de que es una dinámica que facilita la escucha, tan importante en estos momentos.
Un poderoso y necesario alegato en favor de la libertad de prensa y el feminismo que sigue la inspiradora historia de un grupo de mujeres indias que, contra todo y contra todos, fundaron el primer medio periodístico formado por un equipo exclusivamente femenino. Juntas, luchan contra la corrupción política, las mafias y la lacra del machismo en una sociedad fuertemente marcada por un despiadado sistema de castas.
Versión original en hindi con subtítulos en euskera.
¡Aprende a utilizar la Sede Electrónica del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz y simplifica tus trámites municipales! Este curso está dirigido a asociaciones y te permitirá conocer las posibilidades y beneficios de esta plataforma. ¡No pierdas la oportunidad de aprovechar al máximo todas las funciones y herramientas que ofrece!
Hitzaldi honetan tradizio errepublikanoan herritar parte-hartzaileek izandako garrantzia azalduko da. Horren garrantziari eta ondorioei buruzko eztabaida baten ondoren, tokian tokiko parte hartze zuzenerako formulez eta funtsezko lau bektoretan izan ditzakeen abantailez hitz egingo da: zerbitzuen hornikuntzan, hiri-antolaketan, globalizazioan eta aniztasunean.
¿En alguna ocasión hemos recibido un documento de algún ayuntamiento u organismo público del que no hemos entendido nada, y nos hemos visto en la obligación de solicitar aclaraciones?
Tailer honetan erakutsiko da Gasteizko Udalak emandako dirulaguntzak justifikatzeko modua.
Zer eta nola justifikatu dirulaguntza bat.Elkarteek gehien erabiltzen dituzten ereduak eta formularioak ezagutuko ditugu (“j eranskinak” izenekoak).
Las asociaciones han tenido un papel relevante y fundamental en el impulso de la participación ciudadana y en el diseño de las políticas públicas del Estado de bienestar.
Elkarteen azoka antolatuko da Herritartasunerako Eskola Irekiak (HEI) programatu dituen Elkarteen Jardunaldietan "Lankidetza balio eraldatzaile gisa" izenburupean.
Hiriko hogeita hamar elkartek baino gehiagok parte hartuko dute Europa biltzar jauregiko Olárizu aretoan beren stand propioarekin.
Hauxe da "Lankidetza balio eraldatzaile gisa" elkarteen bigarren jardunaldia, Herritarren Eskola Irekiak (HEI) antolatua, hainbat elkarterekin lankidetzan.
Europa biltzar jauregian egingo da eta izena eman behar da eta sarrera doakoa da.
90eko hamarkadaren erdialdean, Irlandan, bi nerabek (Eddiek eta Amberrek) elkarrekin daudelako plantak egingo dituzte, jendeak beren sexualitateari buruz hitz egiteari utz diezaion.
Jatorrizko bertsioa ingelesez, euskarazko azpitituluekin
Topaketa honen helburua da 2022ko otsailean HEIren baitan egingo diren elkarteei buruzko jardunaldiak diseinatzea, udalerriko elkarteekin batera.
Tailerrean bilera eraginkorrak dinamizatzen ikasiko dugu; hainbat tresna eta trebetasun erabiliko ditugu pertsonen parte-hartzea handiagoa izan dadin, baita euren konpromisoa eta erantzukizuna ere.
Zortzi eta bost urteko bi haurrek Mexikotik Alburquequera bidaiatuko dute amarekin batera, bizitza hobe baten bila. Ama lanetik itzultzeko zain daudela, auzo berri eta arriskutsuari begiratuko diote leihotik, kaseteekin ingelesa ikasiko dute, eta amak Disneylandera joateko hitza bete ahal izatea desiratuko dute.
Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik gonbidapena eskatu behar da. Eskaera egiteko epea ekitaldia baino 20 egun lehenago irekiko da.
Estatuak eta bere erakundeek arrazismoa betikotzeko behar diren mekanismoak ematen dituzte.
"Erradikalizazioa prebenitzeko" politikak estatuaren arrazakeria-praktika bat dira, arrazaren diskriminazioan oinarritzen baitira eta, aldi berean, diskriminazio hori betikotzen baitute. Halaber, ekonomia-eredu kapitalistak bizirik iraun dezan behar den elementua dira, baita eredu horrek sorrarazten dituen bizimoduek (sistemak babesten dituen nahiz babesgabe utzita dituen bizimoduek) bere horretan jarrai dezaten bitartekoa ere.
Askotan galdetzen diogu geure buruari zer egin behar dugun edo ez, eta laguntza eske jotzen dugu maite ditugun pertsonengana, adituengana, antzeko esperientziak partekatzen dituztenengana eta abar.
Badakigu, hala ere, gure osasunaren, gaixotasunaren, sexualitatearen eta ugalketaren inguruko gaien gaineko erantzukizuna, azken batean, gure bizitzaren gainekoa, guri dagokigula.
Brillante, inteligente, apasionada y libre, Eleanor es la hija pequeña de Karl Marx. Es una de las primeras mujeres en vincular los temas del feminismo y el socialismo y en participar en las batallas de los trabajadores y en las luchas por los derechos de las mujeres y por la abolición de la mano de obra infantil.
Gerra, behin eta berriro, gerra, giza izaeraren berezko zatia da. Antzina-antzinatik, gerrak gure egunerokotasunaren parte izan dira. Will Durant filosofo, idazle eta historialari estatubatuarraren esanetan, gerrarik gabeko 29 urte besterik ez dira izan gizateriaren historia osoan.
Muchos de los elementos que definen una asociación concreta, su finalidad, su propósito, sus objetivos, sus formas de hacer y de organizarse, etc., pueden resumirse en una idea central: el proyecto asociativo.
Plataforma bidezko finantzaketa kolektiboko mekanismoek, crowdfunding-ak adibidez, proiektu komunitarioen garapenarekin zerikusia duen funtsezko oinarria dute.
Crowdfunding zibikoari buruzko lantegi honetan honakoak landuko ditugu: batetik, crowdfunding zibikoaren tipologiak, erabilerak eta konbinazioak; eta bestetik, gizarte-ekimena oinarri dutenak eta funts publiko/pribatuekin konbinatzen direnak.
La Ciudadanía digital se define como el conjunto de normas de comportamiento relacionadas con el uso de la tecnología.
Ser ciudadano digital supone asumir conceptos tales como democracia, derechos y deberes, seguridad, privacidad, ética, inclusión, legalidad, responsabilidad, entre otros.
Con la llegada de internet y los diferentes dispositivos tecnológicos móvil, ordenador, Tablet, consolas, televisión, así como servicios como foros, redes sociales, blogs, aplicaciones..., se ha trasformado la vida cotidiana de la ciudadanía.
Las tecnologías y las pantallas traen consigo oportunidades y riesgos, aspectos que se van a abordar en dicho taller.
Sinopsis: A inicios de la década de los 2000, un grupo de mujeres campesinas provenientes de las montañas del sur de Turquía formaron un grupo de teatro que luego protagonizó el documental de la misma autora, The Play (2005). En esa experiencia, las mujeres interpretaban sus propias vidas en el pueblo. Ahora, casi veinte años después, el grupo se reúne de nuevo en un road trip que las llevará a interpretar el clásico de Shakespeare King Lear en los pueblos más remotos de las montañas turcas, donde incluso beber agua es un reto. Durante el viaje, sus vidas se funden con los personajes de la obra que, en sus manos, se transformarán en Queen Lear. Versión original en turco con subtítulos en castellano.
Ekaineko elkarteen topaketan adostu bezala, 2021ean egingo dugun elkartegintza eta lankidetza gaia jorratuko duen HEI Jardunaldia diseinatuko dugu guztion artean.
Elkarteak ezagutarazi, elkarrekiko elkarlana eta erakundeekin harremana hobetzea asmoa duen programa bat landuko dugu. Helburu zein ildoak zehaztuko ditugu gazteen eta migratzaileen ikuspegiak bereziki kontuan izanda.
Aldaketa garaiak bizi ditugu, baita teknologiara oso-oso azkar egokitzekoak ere; pertsonen eta taldeen arteko elkartzeak zein bilerak gero eta gehiagotan egiten dira online. Horrek arrakala digitala areagotu egiten du.
Herritarren parte-hartzea zilegitasun demokratikoaren funtsezko pieza da. Hala ere, partaidetza-prozesuak birpentsatu behar dira, ugariak baitira aldaketak gizarte bizkortuetan eta handia baita publikoarekiko lotura eza. Parte-hartzea ez da mekanismo hutsa, komunitatea sortzeko asmoz desberdinarekin egiten den deliberaziorako topaketa da. Herritarren parte-hartzea bilatu behar dugu, ezin gara mugatu parte-hartzea eskatzera edo protokoloek behartutako partaidetza-prozesuak bete direla egiaztatzera.
2021eko Aurrekontu Proiektua izapidetzeko prozesuan, nahitaezko txosten bat egitea aurreikusten da, udalerriko Gizarte Kontseiluaren kontura. Kontseiluak hala erabakita, eta txostena egin aurretik, aldez aurreko eztabaida egingo da Auzogune eta Elkarguneetan, eta, horretarako, egutegi espezifiko bat prestatu da.
Ekaineko elkarteen topaketan adostu bezala, 2021eko otsailean egingo dugun elkartegintza eta lankidetza gaia jorratuko duen HEI Jardunaldia diseinatuko dugu guztion artean.
Aldaketa garaiak bizi ditugu, baita teknologiara oso-oso azkar egokitzekoak ere; pertsonen eta taldeen arteko elkartzeak zein bilerak gero eta gehiagotan egiten dira online. Horrek arrakala digitala areagotu egiten du.
Filosofia leheneratzailearen oinarria da giza bizikidetza hobetu dezakegula pertsonek sentitzen dutenean komunitate bateko kide direla eta eragiten dieten gaietan parte har dezaketela.
Jardunbide leheneratzaileek elkarrizketa-metodoak eskaintzen dizkigute, indarkeriari eta gatazkei aurrea hartzeko eta arreta emateko bitartekoekin, ase gabeko beharrei erantzunez eta pertsonen eskubideen errespetua bermatuz.
La charla que inaugurara el tercer trimestre de las activdades de la HEI, girará en torno a la dificultad de informar e informarse en la actualidad. Bajo el título Ser críticos con la información nos convierte en ciudadanía libre, la periodista disertará acerca de cómo la emoción pública sustituye a menudo a la opinión pública, y sobre la necesidad fortalecer el sentido crítico para no ser arrollados por la información tóxica.
HEIk gure hiriko elkarteekin elkarlanean aritu nahi du, elkarlanerako eta harremanetarako espazio bat eskaintzeko eta Gasteizko bizitzan presentzia handiagoa izan dezaten. Orain arte, HEI ELKARTEAK izeneko ildoan, eskolak elkarteen egunerokotasuna errazteko zenbait prestakuntza jarri ditu martxan, kudeaketarekin, komunikazioarekin, legegintza-berrikuntzekin eta abarrekin zerikusia duten gaietan. Kasu askotan, elkarteek beraiek eskaini dizkiete prestakuntza horiek beste elkarte batzuei (SECOT, Saregune, etab.).
Orain, maiatzean izan genuen topaketaren ondoren, emaitzak zuekin partekatu nahi ditugu. Hirian elkarteentzat eskaintzen dena ezagutarazi nahi dizuegu, eta zuekin batera HEI Herritartasunerako Eskola Ireakiaren elkarteei zuzendutako jarduera-programa eraiki nahi dugu datozen hiruhilekoetarako.
Feminismoa goraldi une batean dago, eta agenda politikoan gero eta tarte handiagoa izaten ari da. Hala ere, politikaren formak logika patriarkalek zuzentzen dituzte oraindik ere. Zenbateraino da udalgintza bide eraginkorragoa politika "feminizatzeko" edo "despatriarkalizatzeko boterea eraikitzeko beste estrategia batzuk baino.
Hitz egingo dugu zer esan nahi den "politikaren feminizazioaz" hitz egiten denean, zein izan diren udalerriek Espainiako Estatuan eta beste herrialde batzuetan izan dituzten esperientzietako batzuk, eta, halaber, zeintzuk diren proiektu feministak eta udalgintzak gaur egun dituzten erronkak.
Bizi dugun egoera ezohikoak, gogorra eta ziurtasunez betea, pertsona askoren elkartasuna eta gizarte gisa dugun interdependentzia erakutsi digu. Lineako topaketa honetan gure hiriari buruz eta herritar gisa aurrean ditugun erronkei buruz hausnartuko dugu. Pertsonak eta planeta benetan erdigunean jarriko dituen eredu batera igarotzeko trantsizioari buruz hitz egingo dugu. Nolakoa izan behar du mugikortasunak, gizarte-arretak, espazio publikoak, tokiko kontsumoak, lanak, aisialdiak? Panorama berri horrek bizitza ikusteko eta bizitzeko dugun modua aldatuko du?
Ziurgabetasuna deitzen diogu ziurtasun faltaren egoerari, non daukagun informazioa eta ezagutza inperfektua edo ezezaguna den. Gaur egungo egoeraren ezaugarri nagusia horixe da: "ziurgabetasuna", eta "ez jakitearen" sentsazio etengabea.
HEIk gure hiriko elkarteekin elkarlanean aritu nahi du, elkarlanerako eta harremanetarako espazio bat eskaintzeko eta Gasteizko bizitzan presentzia handiagoa izan dezaten. Orain arte, HEI ELKARTEAK izeneko ildoan, eskolak elkarteen egunerokotasuna errazteko zenbait prestakuntza jarri ditu martxan, kudeaketarekin, komunikazioarekin, legegintza-berrikuntzekin eta abarrekin zerikusia duten gaietan. Kasu askotan, elkarteek beraiek eskaini dizkiete prestakuntza horiek beste elkarte batzuei (SECOT, Saregune, etab.).
2018ko uztailean hasi zen guztia. Irungo tren-geltokira migratzaileen taldeak
iristen hasi ziren: Afrikatik zetozen, eta Frantziako muga zeharkatu nahi zuten. Kalean egiten zuten lo. Herrian jarduten zuten GKE-ek okupen mugimenduek erantzutea lortu zuten, eta beren lokalak utzi zituzten. Bolada eskuzabal hark Irun kutsatu zuen.
e-administrazioa edo administrazio elektronikoa ,administrazio publikoan informazioaren eta komunikazioen teknologiak sartzea da. Horrek bi alderdi ditu: antolakuntza barruko ikuspegitik, bulego tradizionalak eraldatzea, prozesu elektroniko bihurtuz, paperik gabeko bulego bat sortzeko asmoz eta kanpo-harremanen ikuspegitik, bide elektronikoa gaitzea herritarrekiko eta enpresekiko harremanetarako bitarteko berri gisa. Produktibitatea hobetzeko eta erakundeetan ematen diren eguneroko prozesuak sinplifikatzeko ahalmen handia duen tresna da.
Bi hitzaldi horietan, administrazioarekin aurrerantzean harreman telematikoa izatea eragiten duten arau-berrikuntzak ezagutuko ditugu, baita harreman telematiko horretarako beharrezkoak eta ezinbestekoak diren identifikazio eta sinadura bitartekoak ere.
Emakumeen herritarren eta politikaren parte hartzeak gora egin du azken urteotan, bai tokiko esparruan, bai gobernu zentraletan. Berdintasuna, ordea, zenbakizkoa da, baino ez da. Erabakiak hartzeko esparruak eta lidergo-postuak gizonek betetzen dituzte batez ere, eta egoera horren ondorioz, genero-desberdintasuna areagotzen duten politikak diseinatzen dira. Testuinguru horretan, emakumeen mugimenduak eta erakundeak giltzarri dira diskriminazioen aurka borrokatzeko eta herritarren parte-hartzetik inklusioa bultzatzeko.
Tailer hau berreziketa emozionalerako proposamen baten barruan kokatzen da. Barrearen rolari buruz eta umorearen senari buruz hausnarketa egiteko aukera bat da, betiere emozio biologikoen
eta emozio kulturalen unibertsoaren barruan. Adierazpen eta komunikazio ariketen bitartez, poza eta barrea modu naturalago batean irten daitezela lortu nahi dugu. Umorearen sena lantzeko gonbidapen bat da. Barrearen eta komediaren bitartez nor bere baitan ongi sentitzeko modua bilatzeko. Zergatik egiten dugu barre? Pertsona guztiok gauza beragatik egiten dugu barre? Nola egiten da barre gorputz guztiarekin? Umoreak gure osasunean eta gure harremanen kudeaketan duen eragina bereziki azpimarratuz galdera horietako batzuei erantzuten ahalegintzea da asmoa.
Parte hartzean eta lankidetzan oinarritutako egungo harreman-sistemek eta antolaketa-eredu berriek lan egiteko modu berriak ekartzen dizkigute. Testuinguru horretan sortzen da "adimen kolektiboa", non erabakiak hartzea taldeari baitagokio, zeinak modu horizontalean eta konfiantzan oinarrituta lan egiten baitu, komunitateari balio erantsi handiagoa emanez.
Pertsonok, herritar-rolean, lantalde bateko kide garen aldetik, gure ikuspuntuarekin eta iritziarekin laguntzen dugu akordio partekatutik erronka bat konpontzen.
Herritarren parte-hartzeaz ari garenean, balio komunaren eta interes kolektiboen inguruan eztabaidatu, pentsatu, kolektiboki hausnartu eta akordioak lortzeaz ari gara. Eta hau berez balio bat da. Eta beharrezkoa da, baina ez nahikoa.
Herritarren parte-hartzeak bere errealitatean jardun beharko lukeelako, hura hobetu eta eraldatu, gure komunitateak ikuspegi pertsonaletik zein profesionaletik bizitzeko espazio erakargarriagoak izan daitezen.
Azken hilabeteetan errealitateak erakutsi digu nola ugaritu egin diren joko aretoak eta apustuen makinak. Baita nola zabaldu ere jokoaren publizitatea eta hori guztiak esnatu egin du kezka gizartean eta pertsonen artean arazo honi buruz.
Proiektu honek antzerkiak gizartea eraldatzeko duen gaitasuna aintzat hartzen du eta herritarrei XXI. mendeko aldaketa kultural eta politikoetan parte hartzeko aukera ematen die. Ekonomia eredu berri honek herritarrak produkzio moduen jabe eta kudeatzaile izatea proposatzen du. Madrilgo Triangulo aretoan kokatua dago. M15 mugimenduko magalean sortu zen espazio irekien eta asanblearioen beharrei erantzuna emateko.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera
Norentzat: herritarrentzat
Hizlaria: Ivan del Caz. Ongizate orokorraren aldeko estrategian eta brandingean aditua.
19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa. Ezagutu erakunde publikoen eta diru-laguntzak eta laguntza publikoak jasotzen dituzten elkarteen eta fundazioen betebeharrak.
15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzkoa.
Ikasi nola bermatu datu pertsonalen babesa. Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, 2018ko maiatzaren 25etik aurrera aplikatzekoa.
Eguna: Martxoak 26.
Ordua: 17:00 – 19:00
Hizkuntza: gaztelania
Lekua: Simone de Beauvoir Elkarteen Etxea, 2. solairua. San Ignacio Loiolako, 8
Norentzat: Herritarren erakundeentzat, elkarteentzat, fundazioentzat...
Laguntzailea: Udal Administrazioaren Saila. Idazkaritza Teknikoaren Zerbitzua.
Hizlaria: Ana Novoa. Gasteizko Udaleko Datuen Segurtasunerako arduradun teknikoa.
Esperientziak sareetan
Aukera izango dugu herritarrek enpresek eta elkarteek sortutako hainbat sare kolaboratibo ezagutzeko eta haien inguruan hausnartzeko:
HEI lantegia: Ikasi zure proiektua eta memoria egiten
Hizkuntza : gaztelania
Norentzat : Herritarren erakundeentzat, elkarteentzat, fundazioentzat...
Se crea de manera experimental un espacio donde compartir y contrastar iniciativas, conocimientos y opiniones alrededor de temas como: sostenibilidad, bien común, participación, convivencia, educación, diversidad,...
Diru-laguntzak zer diren, horien oinarri orokorrak eta zehatzak, eta diru-laguntza lerroak jorratuko dira, besteak beste. Deialdien xedea, baldintzak eta epeak. Justifikazioak eta memoriak.
Talde antolatuetan edo sistema konplexuetan (adibidez, inurritegi bat, populazio bat edo sare sozial bat) "azaleratzen diren propietateak" deitzen duguna sortzen da, norbanako bakoitzaren gaitasunen batura baino zerbait gehiago direnak, adibidez "adimen kolektiboa" deitzen duguna, baina … propietate horiek beti dira positiboak, edo baliteke gure sarean harrapatuta egotea? Solasaldi honetan, gure gizarteari buruzko begirada bat egiten saiatuko gara, ezusteko aliatu baten laguntzarekin: matematikak.