elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31

Eventos publicados por la asociación Observatorio del Tercer Sector

Asteazkena 6 Martxoa

GAZTEAK HIRUGARREN SEKTORE SOZIALEKO ERAKUNDEETAN SARTZEA

2020ko Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Liburu Zuriaren arabera, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeak heldutasun-maila bat lortzen ari dira, eta horrek hainbat erronka planteatzen ditu: plantillen belaunaldi-erreleboari eta oinarri sozialari aurre egitea, eta, aldi berean, eta pertsona horiek aritzen diren erakundeekin lotzeko eta konprometitzeko estilo eta egiteko modu berriak integratzea eta asimilatzea.

Ostirala 3 Azaroa

JARDUNALDI-TAILERRA

EZAGUTZAREN SORKUNTZA ETA KUDEAKETA EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALEKO ERAKUNDEETAN: Ikasketak eta ekarpenak

Hirugarren Sektore Sozialean arazo gero eta konplexuago eta multikausalagoak heltzen ditugu. Nola sortzen, kudeatzen eta igortzen dute erakundeek haien ezagutza, informazioaren, polarizazioaren eta datu kulturaren gizartean?

Ostirala 31 Martxoa

Komunitate esperientziak: hirugarren sektore soziala eta haratago

Komunitatea talde prozesurako leku eta aukera bezala begiratzen dugu. Egungo testuinguruan, dauzkagun erronka eta arazoen aurrean, komunitate erantzunek garrantzia hartzen dute. Zer ikasi dezakegu haiengandik? Ingurune jakin bateko pertsona, harreman eta prozesuen sarea funtsezkoa da bertako biztanleen bizitza onerako. Gogoratu nahi dugu zelan den komunitatean pentsatzea, diseinatzea eta bizitzea. Basoaren parte garela jakitea eta baso bezala pentsatzea, bizitzaren sare haragiztatuan; eta honek kide izatearen etika batera zuzentzen gaitu.

Osteguna 15 Abendua

EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALAREN 2021ko BAROMETROA

irudi txikia

Abenduaren 15ean Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren (EHSS) 2021.ko Barometroa aurkeztuko dugu. Txostenak EHSSko datu nagusiak jasotzen ditu bere izaera, ezaugarriak, ekintza, pertsona, baliabide eta harremanen arabera, eta bere ekarpen soziala eta errealitate anitza aditzera eman nahi du, eta baita bere onarpena sustatu, eraldaketa sozialerako oinarrizko eragile bezala.

Asteartea 8 Azaroa

Transformación cultural de las organizaciones

Aldaketa garaietan, hirugarren sektore sozialeko erakundeek bere buruei galdetzen jarraitu behar dute: zelan eta zertarako aldatu?. Ez bakarrik ezinbestekoa delako, baita orain behar dugun gizarte jasangarri eta zuzena sortzeko aukera ematen digulako. Jardunaldi honetan aldaketa ibilbideak planteatu nahi ditugu, egindako edo egin ahal diren prozesuak etorkizuneko gizartea gauzatuko duten egitura organikoak, gizakoiak eta bizitzaz beteak izateko.

Asteazkena 22 Ekaina

BERDINTASUNERAKO EUSKAL LEGE BERRIA: Aldaketa nagusiak eta Euskadiko hirugarren sektore sozialarentzako ondorioak.

Euskadiko berdintasunerako lege berriak administrazio publikoa eta erakundeak deitzen ditu gizarte berdintsu baterantz doan eraldaketa estrukturalean. Prozesu honek indarkeria matxistaren amaiera, zaintzen inguruko eredu sozioekonomikoan aurrera egitea eta maila askotako neurriak suposatzen ditu. Jardunaldi honetan legeak hirugarren sektoreari zertan dagokion azalduko dugu, eta elkarri galdetuko diogu gizarte erakundeek berdintasuna nola sakondu dezaketen.

Ostirala 3 Ekaina

GARAI DIGITALA EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALEAN

irudi txikia

JARDUNALDI-TAILERRA : GARAI DIGITALA EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALEAN: ERALDAKETA
DIGITALERAKO DIAGNOSTIKO ETA MARKOA

Gizartearen eraldaketa digitalak hirugarren sektore sozialeko erakundeentzat erronka garrantzitsu bat dakar. Ez da tresna digitalen gehitze soila, baita erakundeen misio eta helburuetara teknologia sartzeak dakartzan
aukerak, mugak eta eskaerak elkarrekin hausnartzea.

Ostirala 6 Maiatza

Jardunaldi-Tailerra "Garai digitala EHSSean: eraldaketa digitalerako diagnostikoa eta markoa".

irudi txikia

Gizartearen eraldaketa digitalak hirugarren sektore sozialeko erakundeentzat erronka garrantzitsu bat dakar. Ez da tresna digitalen gehitze soila, baita erakundeen misio eta helburuetara teknologia sartzeak dakartzan aukerak, mugak eta eskaerak elkarrekin hausnartzea.

Igandea 30 Urtarrila

Jardunaldi-tailerra "Eraldaketa kulturala erakundeetan"

Aldaketa garaietan, hirugarren sektore sozialeko erakundeek bere buruei galdetzen jarraitu behar dute: zelan eta zertarako aldatu?. Ez bakarrik ezinbestekoa delako, baita orain behar dugun gizarte jasangarri eta zuzena sortzeko aukera ematen digulako. Jardunaldi honetan aldaketa ibilbideak planteatu nahi ditugu, egindako edo egin ahal diren prozesuak etorkizuneko gizartea gauzatuko duten egitura organikoak, gizakoiak eta bizitzaz beteak izateko.

Asteazkena 15 Abendua

Jornada-Webinar: El conflicto en las organizaciones del Tercer Sector Social

irudi txikia

En esta jornada queremos generar una reflexión sobre el conflicto en nuestras organizaciones y establecer el marco que nos permita abrir una conversación con personas que nos pueden ayudar a profundizar en este ámbito desde su mirada y experiencia.

Asteartea 30 Azaroa

Webinar-jardunaldia: Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala 2030 Agendaren erronkaren aurrean

irudi txikia

Zenbait erakunde publiko eta sozial gonbidatu ditugu haien gogoetak, helburuak eta ibilbidea partekatzeko, eta hala, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak deskribatutako agertoki horretan izan dezakeen eta izan behar duen rola sakonago ezagutu ahal izateko elementuak izan ditzagun.

Astelehena 24 Maiatza

URTEBETE GEROAGO, COVID-19A HIRUGARREN SEKTORE SOZIALAREN

irudi txikia

Iazko maiatzean aurkeztu genuen Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokitik “Covid-19ak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan izan duen eragina 2020” ikerketa. Ikerketa Euskadiko Elkarrizketa Zibilaren Mahaiaren, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren eta Sareen Sarearen ekimen gisa sortu zen Covid-19aren krisiak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan izan duen eragina ezagutzeko asmoz.

Osteguna 6 Maiatza

WEBINAR JARDUNALDIA: BELDURRAREN KUDEAKETA ETA HIRUGARREN SEKTORE SOZIALEKO ERAKUNDEETAKO ALDAKETA

irudi txikia

Egitaraua

9:30-10:00 Guillermo Fouce-ren aurkezpena, beldurrari buruz bere dimentsio sozialenean eta politikoenean. Hala ere, erakundeen munduari eta bere barne-errealitateari begira.

10:00-10:30 antolaketa-eredu bat bultzatzen duen pertsonak ekarpenei egindako erreakzioa, tradizionaletatik desberdina: NER Group-en eredua.

10:30-11:00 Euskadin hirugarren sektore sozialeko hiru erakundetako hiru pertsonek ekarpen guztiei egindako erreakzioa.

11:30-12:00 Bateratzea eta azken elkarrizketa.

Ostirala 12 Ekaina

Covid-19aren eragina Euskadiko Hirugarren Sektore Soizaleko erakundeetan

irudi txikia

Joan den ostiraleko saioan izan genituen arazoak direla beste bilera batetara konbidatzen dizuegu datorren ostiralean, 12 etatik 13 etara.

Ostirala 24 Urtarrila

2019 EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALEKO BAROMETROAREN aurkezpen-jardunaldia

irudi txikia

EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALAREN LEHEN BAROMETRO honen aurkezpenean gurekin egoteko gonbita egin nahi dizuegu. Zuekin partekatu nahi dugu.

Aurkeztuko dizuegun lana, ostera ere, bere ekarpenaren ordezkagarritasun zehatza eta kokatua eskaintzeko gero eta gaitasun gehiago duen sektorearen lorpen multzoa da. Lanean erakunde askok hartu duzue parte. Asko eskertzen dizuegu zuen parte-hartzea eta emaitzaren parte-hartzaile bihurtu nahi zaituztegu, zuena balitz bezala hartzea nahiko genuke.

Asteartea 24 Iraila

Jornada: innovando en la gestión de nuestros equipos.

irudi txikia

En esta jornada queremos poner acento en el espacio de la gestión, de la innovación y de la transformación delas organizaciones.Y lo queremos hacer desde dos propuestas diferentes.Por un lado, y como eje principal de la jornada, una propuesta para conocer dos enfoques metodológicos y modelos de abordaje de las realidades organizativas(Agile y Art of Hosting) que creemospueden aportar en la innovación para la gestión de nuestras organizaciones. Por otro, de la mano de Mugarik Gabe,queremos presentar su experiencia Viajando por lo invisible,que pretende promover el cambio organizacional para la transformación feminista, así como la guía que han elaboradoa partir de este proceso.

Osteguna 25 Urria

Taller: Innovando en la gestión de nuestros equipos: Agile + liderazgo participativo

irudi txikia

Como organizaciones nos seguimos encontrando día a día con el reto de gestionar equipos de trabajo y proyectos en unos entornos cada vez más exigentes y cambiantes. Para nuestras organizaciones es importante mantener la capacidad de respuesta a situaciones de incertidumbre, de articular equipos humanos y recursos de manera eficiente y de cumplir con estándares administrativos y de calidad cada vez más exigentes.

Ostirala 21 Iraila

Jornada: el euskera en las organizaciones del Tercer Sector Social de Euskadi.

irudi txikia

Jornada para presentar los resultados de la investigación sobre el euskera en las Organizaciones del Tercer Sector, que hemos venido realizando.