Charlas, Exposiciones
9:15 - 13:30
Olatukoop Ekonomia Sozial Eraldatzaileko (ESEko) sareak 9 urte bete berri ditu eta ekainaren
10ean urteroko Saretze-Eguna antolatuko du Gasteizen.
Helburu nagusiena Gasteiz eta Araban Ekonomia Sozial Eraldatzailera (ESEra) hurbildu nahi
duten eragileekin harremanak jostea izango da.
Horretarako, Olatukoopeko sare-kideak bertan izango gara gure jarduna eta esperientziaren berri
emateko, baina Olatukoop zer den azaltzeaz gain, Araba eta Gasteizen zein erronka dauden eta
horiei ESEren bitartez nola erantzun daitekeen hausnartu eta pentsatuko dugu elkarrekin. Izan ere,
Gasteizen eta Araban ere bizitza erdigunean jarriko duen ekonomia bat martxan jartzea eta
denetariko eragileak ehundu eta jostea garrantzitsua da.