elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

KOMUNIKABDEAK

Jarduera

Besterik

Non

Emakumeen Etxea

Ordutegia

10:00 - 12:00

Prezioa

DOAKOA

EMAKUMEA ETA BURU OSASUNA


"Hitzak aldatuz, errealitateak eraldatuz"

ASAFESek gure hiriko eta probintziako komunikabideak eta komunikazio-eragileak gonbidatu nahi ditu buru osasunari buruzko world kafearen metodologiarekin lantalde bat egin dezaten genero-ikuspegiarekin, ondoren herritar guztientzat eta, bereziki, edozein komunikazio-eragilerentzat eskuragarri dagoen gida bat egin eta zabaltzeko, buru osasun arazoak dituzten emakumeak direnean informazioa behar bezala tratatzeko orientabideak izango dituena.

BUru gaixotasuna duten pertsonekiko jarrera negatiboak, azkenean haienganako estigma soziala eraikitzen dutenak, desinformaziotik eta ezjakintasunetik elikatzen dira batez ere. Ildo horretan, komunikabideek paper garrantzitsua jokatzen dute; izan ere, irudi sozial bat sortzen dute hainbat errealitate eta kolektibori dagokienez, eta horren bidez eta proiektatzen dituzten irudiek modu positiboan edo negatiboan eragin dezakete herritarren gizarte-jarreretan. Hori dela eta, proiektu honen bidez, komunikabideak eta komunikazio-eragileak informazio-bide gisa planteatzeaz gain, hezkuntza-eragile gisa ere planteatu nahi dira,
iritzi kolektiboan, gaixotasun mentala duten emakumeen irudi soziala hobetzen laguntzeko, haiengan proiektatzen den irudia zainduz.

Beraz, zure ekarpena, parte-hartzea edo lankidetza baliagarria izan daitekeela uste baduzu, datorren maiatzaren 18an, 10: 00etan, itxarongo dizugu "Emakumeen Etxean" (Santa Maria 11, Gasteiz).

* EZINBESTEKOA DA IZENA EMATEA*

https://labur.eus/zlA28 
Por ASAFES el 2023-05-03
Lizentzia Kontaktua