Cursos, talleres
17:00 - 21:00
Nortasun modernoen eraikuntzak naturaltzat jotzen ditu gizon-emakumeen kategoriak, baina ez dira naturalak. Gizon edo emakume gisa definitzeak honako hau zehazten du: munduan egoteko modua,"Nia" ulertzeko modua, espazioetan mugitzeko modua eta, batez ere, maitatzeko modua. Maitatzea ez da gauza bera genero bakoitzarentzat, maitasun erromantikoak funtzio sozial bat duelako.
Lan-banaketaren, ekonomiaren eta ondare-banaketaren oinarrian kokatzen da. Ikastaro honetan, kapitalismoa, genero modernoa eta maitasun erromantikoa landuko ditugu. Prest al zaude zure gorputzean instalatu den generoa desprogramatzeko? Trebatzailea: Josebe Iturrioz, filosofoa eta aktibista feminista.