elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloa: "Sorabiera" -Ivan Igartua-

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Ordutegia

19:00

Hitz Adina Mintzo  hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloaren 5. ikasturteak 6 hizkuntza hurbilduko dizkigu: judu-espaniera, erromintxela, sorabiera, kriola, lakota eta nasa yuwea.

Ikasturteko hirugarren hizkuntza sorabiera izango da eta Ivan Igartua UPV/EHUko irakaslea eta hizkuntza eslabiarretan adituak hurbilduko digu.

Goi-sorabiera eta behe-sorabiera Alemaniako ekialdean (Cottbus/Chó?ebuz eta Bautzen/Budyšin hirien inguruetan) hitz egiten diren hizkuntza eslaviarrak dira, mendebaleko eslavieraren barnean azpitalde berezia osatzen dutenak (hizkuntza lekitikoekin eta txekiera-eslovakierarekin batera). Hizkuntza eslaviar (eta indoeuropar) gehien aldean antzinatik datorren gramatika-ezaugarri bat gorde dute: numero duala, singularra eta pluralaz gain. Saxonia eta Brandenburg estatuetan hizkuntza ofizialak dira, baina oso hiztun kopuru mugatua dute (guztira 50.000 inguru). Sorabieraren lehen lekukotasun idatziak XVI. mendekoak dira.

Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa izango da: Eman izena

Por Elkarteen Ataria el 2020-01-07
Lizentzia Kontaktua