elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Soziolinguistika hiztegi txikia

Jarduera

Besterik

Ordutegia

19:00 a 20:30

Soziolinguistika hiztegi txikia  ikastaroa amaitzear da, eta azken saioan Amelia Barquín eta Mario Zapata izango dira hizlariak, kulturartekotasunaren inguruko lan hauek aurkeztuko dizkigute:

  • “Immigranteen seme-alabak, euskara eta hezkuntza. Gaurko erronkak” –  Amelia Barquin ( Filologian doktorea eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea)

 

Hitzaldi honetan galdera batzuen inguruan egingo dugu gogoeta: etorkinen seme-alabak zein ikastetxetan eta zein hizkuntzatan daude eskolatuta gaur egun? “Nahi diren” ikasleak dira ikastetxeetan? Zein ikastetxetan izan dira ongi-etorriak? Zeintzuk dira arrazoiak eta ondorioak?… Gaurko erronkak eta eztabaidak ere izango ditugu hizpide.-

  • Migratzaileen harrera gutxiagotutako hizkuntzen testuinguruan” – Mario Zapata (Soziologoa eta Migrazio eta Soziolinguistika gaietan aditua)

Hitzaldian 2015ean egindako ikerketa akademikoa aurkeztuko da: migratzaileek gurean jasotzen duten harreraren azterketa, hizkuntzen trataeraren ikuspuntutik. Ikerketa kualitatibo honetan gurera etorritako migratzaileen harrera aztertu da, hain zuzen ere, eragile sozialek migratzaileei transmititzen dizkieten informazioa, irizpideak eta jarrerak, euskararen inguruan zein migratzaileen hizkuntzen inguruan.

Ikastaroan parte hartzeko izena eman behar da hemen

Por Elkarteen Ataria el 2019-05-24
Lizentzia Kontaktua