elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

KONTRASTAFRIKA

Jarduera

Ikastaroak, Tailerrak

Non

Planta 1

Ordutegia

Asteartetik larunbatera: 11:00 - 14:00 / 18:00 - 21:00 Igandeetan eta jaieguneta

Prezioa

Entrada gratuita

KONTRASTAFRIKA talde-lana da, FILL IN CULTURE talde artistikoaren, KIKE GÓMEZ fotokazetariaren eta Vitoria-Gasteizko ASOCIACIÓN AFRICANISTA MANUEL IRADIER (AAMI)-ren lankidetzaren emaitza.

Giza Eskubideak, sorkuntza artistikoa eta Afrika elkartu dira erakusketa honetan, eta bost zentzumenak izango dira hura ikustera hurbilduko diren guztien gidari.

Afrika kontinente zabala da. Berrogeita hamalau herrialde ditu, orain arte aitortuak. Munduaren zati hori ia ezezaguna izan da gehienentzat duela gutxi arte, edota jasan dituen krisi humanitario larrien eta tribuen arteko gerren irudiengatik ezagutu da, eta europar herrialdeentzat hain onuragarriak izan diren baliabide naturalengatik.

Gaur egun, komunikazioaren garaian, ez da zaila Afrikako kontinenteko herriren batean egon den norbait ezagutzea, eta norbait hori oraindik ere kontinentean erroturik jarraitzen duten arazoei buruzko ideia, testu, argazki, aurreiritzi, mania eta obsesioen sortzaile bihurtzea, edota Afrikaren ontasunei buruzko beste hainbesterena. Gerta liteke bidaiari horrek ideia horiek guztiak sarean zabaltzea ere.

Oraindik Afrikan egon ahal izan ez dugunontzat, baina baita inoiz han izan garenontzat ere, Kontrastafrica akuilu izatea nahi dugu gure bost zentzumenak ernatzeko. Haiek esan diezagutela zer den egia eta zer ez. Haiek izan daitezela Oihaneder Jauregiaren atea gurutzatu aurretik Afrikari buruz geneuzkan ideiak Kontrastatuko dituztenak.

#KONTRASTAFRIKA sei gunetan banatu da. Bost areto zentzumenei eskainita daude, gure zentzumenetako bakoitzaren sentiberatasuna esnatzeko, AAMIk lan egiten duen Afrikako herrialdeetako biztanle askok bizitako egoerak eta giroa berregin nahirik.

Azkeneko aretoan Kike Gómez fotokazetariak Afrikako kontinentean barrena egindako azken bidaietako argazkiak daude ikusgai. Erakusketan zehar planteatutako egoera berberak islatzen dira argazki horietan, Afrikako herrialde batzuetako eguneroko bizitzako egoera errealen datuen eta irudien bidez.

Por Asociación Africanista Manuel Iradier el 2017-11-28
Lizentzia Kontaktua