elkarteak.org

es
eu
Agenda
AAAOOLI
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Agenda listado de talleres, actividades, etc

medicusmundi Arabaren 50.urteurreneko ekitaldiak

Jarduera

Jaiak

Non

Museo Artium y Palacio Villa Suso

Ordutegia

19.00

Medicusmundi Arabak 2017an bere 50. urteurrena ospatzen du. 50 urte betetzen ditugu helburu bakar batera bideratutako lanean: osasunerako eskubidea pertsona guztientzat egia bihurtzera. Helburu horren alde borrokatu gara, eta borrokan jarraitzen dugu, besoz beso lan eginez Arabako beste antolakunde batzuekin, Euskadiko GGKEen Koordinakundearekin bereziki, kide gara eta, eta herrialde pobretuetako hainbat kolektiborekin batera.

Ospakizun honen partaide egin nahi ditugu beren ahalegin, lan desinteresatu, ekarpen ekonomiko eta/edo laguntzarekin medicusmundi Arabari ilusio berberarekin borrokatzea ahalbidetzen dioten pertsona, erakunde, enpresa, kolektibo eta antolakunde guztiak, gizarte global bidezkoago eta solidarioago bat eraikitzeko helburuz, pertsonen giza eskubideei lehentasuna emanez, eta emakumeen eskubideei oso bereziki. Horretarako, Arabako gizartea, oro har, bi ekitalditara gonbidatu nahi dugu:

Lehena azaroaren 9an izango da. ARTIUM museoan, 19:00etan, jai solidario bat egingo da, eta bertan elkartearen historia gogoratuko dugu, haren iragana, oraina eta etorkizuna, emanaldi artistiko eta musikalekin lagunduta. Aukera, halaber, funtsak biltzeko baliatu nahi dugu, Ruandan, hamarkada bat dela, laguntza ematen diogun proiektu batentzat: Kamonyi landa-barrutiko emakumeen zazpi kooperatiba eratzeko eta sendotzeko proiektuarentzat, hain zuzen. Ekimen horrek ahalbidetu du, gaikuntzako eta prestakuntzako prozesu luze baten ondoren, emakumeek independentzia ekonomikoa izan dezaten eta familian zein gizartean aitormena lor dezaten, duela gutxi arte hura ukatzen baitzitzaien.

Biharamunean, azaroaren 10ean, Goiuri jauregian eta 19:30etik aurrera, urteurren honen ospakizun-ekitaldi ofiziala eta instituzionalagoa egingo da. Arabako zein Euskadiko erakundeen ordezkariak joango dira, eta antzerki-lan batek eta clown-ikuskizun batek girotuko dute ekitaldia.

Baterako zein besterako, joateko interesa duten pertsonei eskatzen diegu, arren, helbide honetara idatziz jakinaraz dezatela: alava@medicsmundi.es, edo 945 288031 zenbakira deituz.

Por Medicus Mundi Araba el 2017-11-08
Lizentzia Kontaktua