Udaberri honetan ALTXA KOPLA HORI egitasmoa martxan ipini du Arabako Bertsozale Elkarteak. Kopla doinuetan kantatuko dute bertsolariek. Arabako 28 bertsolarik, 6 gai jartzailek eta tokian tokiko bina musikarik parte hartuko dute. 8 herritan burutuko dira saioak. Maiatzaren 5ean hasi eta udaberriarekin batera bukatu da, ekainaren 23an. Kopla sortak ekoizteko tailerrak ere antolatuko dira hainbat herritan.
Bertsolariak: Aroa Arrizubieta, Unai Bengoetxea, Asier Otamendi, Julen Zulaika
Gai-jartzaileak: Marta Ugarte
Antolatzaileak: Arabako Bertsozale Elkartea