“Josi ta josi” da Euskal Eskola Publikoaren 26. Jaiaren leloa. Lelo honen bidez hauxe transmititu nahi dugu: aniztasunak eskaintzen duen aberastasunetik abiatuta, Euskal Eskola Publikoak elkarbizitzan oinarritutako gizarte kohesionatua eraikitzen duela, eta errespetuaren eta tolerantziaren baloreetan hezten dituela etorkizuneko belaunaldiak.
Zenbait ikastetxe eta Udaletatik Euskal Eskola Publikoaren Jaira joateko autobusak antolatzen hasi dira, animatu!
- Amurrio, Udal Euskara Zerbitzuak antolatuta, izen ematea maiatzaren 22tik 25era Kultur Etxean. +
- Derio, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudio, Txorierriko Mankomunitateak antolatuta, izena ematea maiatzaren 15etik 31ra, Liburutegietan eta Mankomunitatean. +
- Gorliz eta Plentzia, Uribe Kostako Mankomunitateak antolatuta, izen ematea ekainaren 1a arte, Gorlizko Kultur Etxean eta Plentziako Goñi Portalen
- Mungia, Legarda Eskolako Guraso Elkarteak antolatuta, izena emateko idatzi hona: ampaburua@legarda.biz +
- Muxika, Urretxindorra eskolak antolatuta, izen ematea maiatzaren 12a arte. ige.ampa.urretxindorra@gmail.com
- Ondarru, Zaldupe Eskolak antolatua, izena ematea eskolako idazkaritzan.
- Bilboko Santutxu auzotik, Luis-Briñas Santutxuko IGEak antolatuta, maiatzaren 8an eta 9an DBHko sarreran
http://www.euskaleskolapublikoarenjaia.eus/