Cursos, talleres
Azaroaren 26rako, Zabalganako euskara batzordeak hainbat ekimen antolatu ditu, Ariznabarreko gizarte etxean.
Hasteko, 10:30ean erakusketara bisita gidatua egongo da: “Euskaraz jolastu!”
Ondoren, 10:45ean, , Gasteizko bigarren mintzodromo familiarra izango da, “Lego Play Jolasa”. Ondo pasatzeko eta euskaraz komunikatzeko elkartzeko aukera. Gaia honako hau: “Zeintzuk dira euskaldunon beharrak?”Aurtengo berrikuntza da,berriz, Lego piezekin figurak osatu behar direla ideiak adierazteko. Gabonetako saski bat zozketatuko da partaideen artean. Izena emateko honako formulario hau bete behar da, azaroaren 20a baino lehenago.
Eguerdiko 12:00etan Jon Maiak berak emandako hitzaldi batez gozatzeko parada izango dugu: “Etorkinen integrazioa eta bertakoen egokitzapena”. Eta amaitzeko,13:30ean bertso-luntxa Lor Tabernan Izar Mendiguren eta Jokin Urangaren eskutik.
Ekintza guztietarako haurrak zaintzeko zerbitzua egongo da.