elkarteak.org

es
eu
Agenda
LMXJVSD
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Agenda listado de talleres, actividades, etc

Abesbatzen VI. topaketa

Actividad

Música

Horario

19:45 - 22:30

Datorren maiatzaren 23an, larunbata, “Judimendikoak” eta Santa Luzia auzo elkarteek herri kantaz eta abesbatzaz beteko ditugu gure auzoetako kaleak. Abesbatza eta herri kanten seigarren kontzentrazioa gure auzoetako kale eta plazetan egingo da, abestien bidez gure kulturaren aberastasuna transmititzeko helburuarekin, modu zuzen eta parte-hartzailean.

Helburua bikoitza da; alde batetik, gure kaleetan festa giroa sortzea, lagun koadrilek poteoa eta kantua tartekatzeko zuten ohitura berreskuratuz, eta, bestalde, kantu horietako bakoitzean biltzen den kultur aberastasuna auzotarrei erakustea.

Horretarako, arratsaldeko zortzi laurden gutxitan hasiko da Sefaradako enparantzan eta hantze bertan hamaika abeesbatz elkar kantatzen egongo dira; gaueko hamar eta erdiak arteko egitaraua prestatu dugu. Ordu horietan abesbatzak gure auzoetako txoko guztietan zehar sakabanatuko dira, auzotarrei gure herriko kulturan hain sustraituta dagoen tradizioa sentitzera eta gozatzera gonbidatuz, modu ezberdin batean. Agertoki edota lokal itxiak baztertu nahi izan ditugu eta kalearen aldeko apustua egin dugu, komunikazio soziala garatzeko ingurune natural gisa. Gasteiztar guztiei egin nahi diegu gonbidapena egun horretan gure auzoetara etor daitezen, guztion artean ordu berezi hauetaz gozatzeko.

“JUDIMENDIKOAK” ETA SANTA LUZIA AUZO ELKARTEAK

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu honako telefono zenbakira edo idatzi posta elektronikoren helbide hona:

945 258 579 (Angel Madina) / angelelhuiar@hotmail.com

Por Saregune el 14-05-2015
Licencia Contacto