Cursos, talleres
20:00
1992an gaude eta Estoniak eskuratu berri du independentzia. Hango nekazari paraje isolatu batean neska bat agertu da; Aliide Truu amon aren baratzean datza akituta. Zara du izena neskak eta hogeita hiru urte ditu. Bahitzaileen (emakume-trafikatzaileen) atzaparretatik ihes egines iritsi da amonaren etxaurrera. Honek bere etxean jaso du eta poliki-poliki bi emakumeen arteko solasak neskaren iragan gertura ekarriko ditu. Alemaniatik zetorren ihesean. Eta solasak Zararen familiaren inguruko drama gogorretan barneratuko gaitu. Kapitulu laburrak eta estilo zuzen darabil idazleak. Oso errealista. Beldurraren eta umilazioaren gainetik, ordea, bizitzeko gogo sugharra aterako da garaile.