Cine/Teatro
Teatro Jesus Ibañez de Matauko
De 20:00 a 21:30
Helduentzako antzezlan hau Mozanbiken estreinatutako "Dulcinéia e o Cavaleiro dos Leoes" lanaren berregituraketa da. On Kixoteren inguruan sortutako antzezlan bi hauekin batera eta estreinatu berri duten "Nork ikusi du Dultzinea?" muntaiarekin, Agerre Teatrok tetralogia osatuko duen tailer-antzezpena prestatzen dago jada, konpainiako kideek lekuan lekuko antzezleen laguntzaz oholtzaratuko dutena.
"Doltza" obran musikari eta komeriante taldea da protagonista. Helburua On Kixoteren istorioa taularatzea da, eta asmoa lortzeko, ikusleen partaidetza beharrezkoa izango da. Maite Agirrerekin batera, Amaia Corral, Kepa Fersan, David Azurza, John Bolduan, Inazio Tolosa, Iker de la Concha, Erik Probanza, Abarchic Salem Mohamed eta Iñaki Larrañaga agertzen dira ikuskizun honetan.
Gonbidapenak eskuragarri egongo dira Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan (Espainia plaza, behea. Tel.: 945161330), azaroaren 15etik aurrera eta ekintza egingo den egunean, tokian bertan.